2020ko irailaren 24a

Nafarroako Gobernuak adinekoak jantokira joan daitezen laguntzak eskatzeko epea ireki du

50.000 euroko aurrekontu-saila dauka diru-laguntza horietarako, 2019an baino 5.000 euro gehiago

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak 50.000 euroko aurrekontua du, 2019an baino 5.000 euro gehiago, 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean jantokietara baliabide ekonomiko urriak dituzten adinekoei sarbidea errazteko, bai eta aldi horretan bertan otordu-zerbitzua emango duten entitate laguntzaileak hautatzeko ere.  NAOn argitaratu diren diru-Laguntzak, 0,50 euro eta 3 euro artekoak izanen dira  pertsonako eta bazkariko, eta horiek eskatzeko epea 2021eko urriaren 31n amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)