2020ko irailaren 23a

Lurralde kohesiorako Departamentua Ezkabako tuneletatik Olaberainoko N-121-A errepidearen obrak lizitatzen ari da

N-121-A errepidearen lehen zatia 2+1 bide bihurtzea 10 hilabeteko epean egin beharko da, lanak hasten direnetik zenbatzen hasita, eta 10,1 milioiko balio zenbatetsia du

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri- Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, N-121-A errepidearen lehen zatia 2+1 bide bihurtzeko lanak lizitatu ditu, 10,1 milioi euroko balioan (BEZ kanpo). Lanak Ezkabako tuneletako biribilgunearen (5+550 kilometroak) eta  Olabe zeharbidearen (10+500 kilometroak) arteko 5 kilometroko zatian egingo dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)