2020ko irailaren 23a

“Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida” egiteko eskatu dio Gobernuak Parlamentuari

Erakunde legegileari igorritako jakinarazpenean, Chivite Lehendakariak adierazi du “entzuteko, elkarrizketan aritzeko eta adosteko borondatez” joanen dela, “Nafarroaren onerako”
El Gobierno solicita al Parlamento la celebración del “Debate sobre el estado de la Comunidad Foral” Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que solicita al Parlamento la celebración en el Pleno del “Debate sobre el estado de la Comunidad Foral”. Esta solicitud se plasma en un escrito de la Presidenta María Chivite en el que plantea que se dará cuenta de la gestión llevada a cabo este año, se explicarán las claves y prioridades para el próximo ejercicio, “como siempre, con la voluntad de escuchar, dialogar y acordar por el bien de Navarra, de los navarros y navarras”.

Gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak akordioa lortu du Parlamentuari eskatzeko “Foru Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida” egin dadila. Eskaera María Chivite Lehendakariaren idatzi baten bidez gauzatu da, zeinean azaltzen baitu aurten eginiko gestioaren berri emanen dela, eta heldu den ekitaldirako gakoak eta lehentasunak adieraziko direla, “beti bezala, entzuteko, elkarrizketan aritzeko eta adosteko borondatez, Nafarroaren eta nafarren onerako”.   

Erakunde legegileari igorritako jakinarazpenean, Lehendakariak gaineratu du “krisia Nafarroari eragiten ari zaiola, baina zenbait adierazlek bide ematen digutela epe ertainari begira baikorrak izateko, zuhurtziaz. Logikoa denez, osasun-aroko bilakabideak baldintzatuko du gainerako jardueren etorkizuna, hilabete askoan”. “Baina ziurtasun gutxiko abiapuntu hori izanda ere –jarraitu du Chivitek– epe ertaineko agertokiak aukera ematen digu krisi honen irtenbidea sumatzeko; irtenbide hori COVID-19rako txerto bat eta tratamendu espezifiko bat edukiko ditugun unearen araberakoa ere izanen da”.

“Testuinguru honetan –dio Lehendakariak– Gobernuak biziki jardun du kudeaketa-lana egiten eta Parlamentuak onetsi duen araudia eratzen, eta horrek erakundeei buruzko mezu positiboa helarazi die herritarrei”. María Chiviten hitzetan, “Legealdiaren hasieratik sinetsi dugu elkarrizketan, eta pandemian erabilgarria eta eraikitzailea dela ikusi da. Gauzak egiteko molde bat izan da Gobernu honen ibilbidea hasi zenetik, eta agintaldi osoan eutsiko diogu konpromiso horri”.  

Aurreikuspenez den bezainbatean, Lehendakariak adierazi du  “orain erronka eskerga dugula aurrean: berreraikitze sozial eta ekonomikoa. Horretarako Reactivar Navarra /  Nafarroa Suspertu Plana onartu dugu, gizarteak, eta Parlamentuak ere bai, parte hartu duten eta ekarpenak egin dituzten ariketa baten ondoren. Plana Legegintzaldi honetatik haratago doa, eta eredu sozial eta ekonomiko bat diseinatzen du, Legealdirako Akordioan finkaturik zegoena, baina gauden-gaudenean are premiazkoagoa eta garrantzizkoagoa dena”.    

Azkenik, María Chivitek beste arlo batzuen garrantzia nabarmendu du,  hala nola berrikuntza, digitalizatzea, itun berdea, gizarteratzea, aukera-berdintasuna, eta 2030 Agendaren aldeko apustua berrestea, “Europako Next Generation delakoaren ildoan ere badauden ardatzak”. “Hain segur ere, funts horiek –esan  du Lehendakariak- oinarrizko hiru ardatz horien esparruan garatzekoak diren proiektuetarako pentsatu dira: digitalizatzea, jasangarritasuna eta gizarteratzea”.