2020ko irailaren 22a

Osasun Zientzietako formazio egonaldiak egiteko diru laguntzetara 180.000 euro bideratuko dira

Osasun Departamentuari eta erakunde autonomoei atxikiriko zentroetan eta Nafarroako Foru Komunitatean dauden irabazi-asmorik gabeko zentro edo erakunde sanitario pribatuetan aritzen diren pertsonek eskatu dizakete

Osasun Departamentuak diru-laguntza deialdia onartu du, 180.000 euro horretara bideratuz, Osasun Zientzietako egonaldi profesionala egiteko. Laguntzak osasun zentro publikoetan zein irabazi asmorik gabeko osasun erakunde pribatuetan aritzen diren profesionalek eska ditzakete. Deialdian 2019n hasitako eta 2019ko urriaren 1etik aurrera amaitzeko data dutenak zein osotasunean 2020ko urriaren 1a bitartean egingo direnak hartuko dira kontuan. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).