Descárgate la app
Chivite Lehendakariak "lurralde plural eta anitzaren" aldeko apustua azpimarratu du Nafarroa Koloretan diseinu sariaren banaketan
2020ko irailaren 22a
Chivite Lehendakariak "lurralde plural eta anitzaren" aldeko apustua azpimarratu du Nafarroa Koloretan diseinu sariaren banaketan
La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha subrayado la apuesta de su Ejecutivo por construir “una Navarra plural y diversa, que quiere un futuro en armonía entre todas las personas independientemente de su origen geográfico”. Así lo ha expresado al entregar los premios del concurso de diseño gráfico Navarra de Colores / Nafarroa Koloretan, organizado por el Gobierno Foral a través de la Dirección General de Políticas Migratorias. La entrega de estos premios se ha celebrado este martes, en el Salón del Trono del Palacio de Navarra.
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak azpimarratu duenez, bere gobernuak "Nafarroa plural eta anitza" eraikitzeko apustua egin du, "Jatorri geografikoa edozein dela ere, pertsona guztien arteko adostasunean oinarritutako etorkizuna nahi duena". Horrela adierazi du Nafarroako Koloretan diseinu grafikoko lehiaketaren sariak banatzean. Lehiaketa hori Foru Gobernuak antolatu du, Migazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Sari hauen banaketa ekitaldia astearte honetan izan da, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.
Chivitek sariak eman dizkie accesita merezi dutenei nahiz irabazleari; hots, Iturrama Bigarren Hezkuntzako Institutuko (IES-BHI) Ixone Gil Bengoechea ikasleari. Lanean, talde etniko ezberdinen ezaugarri fisikoak dituzten piezek osatutako aurpegi bat agertzen da, eta jada "Nafarroa Koloretan" ekimenaren ekintza guztietan erabiliko den logotipo bihurtu da. María Chivite Lehendakariak adierazi du irudi horrek “kultur aniztasunaren aberastasuna eta bizikidetzaren balioa aitortzen, baloratzen eta defendatzen duen lurra sinbolizatzen duela”.
Batxilergoko ikasleen arteko lehiaketa
Obra irabazlea beste 9 hautagaitzari gailendu zaie, guztiak Batxilergo Artistikoko ikasleen lanak eta Foru Komunitatean emandako antzeko beste prestakuntza batekoak. Lehiaketa ikasleentzat izatearen eta hautatutako lanak gazteek sortu izanaren garrantzia honela azaldu du Chivite Lehendakariak: “Gazteek kontzientzia dute, eta hori esparru askotan erakusten dute, nahiz eta beti adibide negatiboak izan, baina arazoez jabetzen zareten belaunaldiak zarete”.
Ixone Gilekin batera, sariak jaso dituzte accesit-en egileek: Amaia Cenoz eta Aitor Martinek, Corellako Arteak eta Lanbideak Eskolakoa eta Arte eta Goi Diseinuko Eskolakoa, hurrenez hurren. Lehendakariak eskerrak eman dizkie ekimenean inplikaturiko ikastetxe guztietako irakasleei, “obra hauetan jasotako hezkuntza-lan handiarengatik”.
Lehen accesit-aren irabazleak, Amaia Cenozek, ukimena eta harrera sinbolizatzen dituzten eskuen aldeko apustua egin zuen diseinuan. Chivitek azpimarratu du garrantzitsua dela distantzia soziala mantentzea eta igurtzi hori saihestea, etorkizunean “berriz ere agurrez, eskuen kontaktuez eta laztanez goza dezagun”.
Aitor Martinen lanari dagokionean, bigarren accesita eskuratu du, eta tonalitate ezberdineko koloretako eguzkia erakusten du. Maria Chivitek “pluraltasunaren adibide” gisa laburbildu du. “Guztioi gogora ekar liguke eguzkiak berdin argitzen gaituela, bereizketarik gabe”, adierazi du.
Saritutako hiru ikasleek inprimatuta eta markoan ipinita jaso dituzte beren lanak honako hauen eskutik: Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irízar; Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos; eta Foru Gobernuko Lehendakaria bera. Ixone Gil irabazleak, gainera, haren lana irudikatzen duen garaikurra jaso du.
Hiru irabazleek diru-saria jasoko dute, 240 eurokoa irabazlearen kasuan eta 120 eurokoa accesit bakoitzaren kasuan.