2020ko irailaren 21a

“Memoriadun paisaiak” III Argazki Lehiaketako saridunak ezagutarazi dira

Daniel Andionek eskuratu du lehen saria “Galdutako pausoak” irudiarekin
Lehen saria irabazi zuen
camera_alt Lehen saria irabazi zuen "Los pasos perdidos" irudia.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Instituzioak aurten eskola paisaiei eskainitako “Memoriadun paisaiak” III Argazki Lehiaketako saridunak ezagutarazi ditu. Daniel Andion Espinalen “Galdutako pausoak”, Pedro Pileño Malvarren “Aingerua” eta Javier Barrena Contrerasen “Axolagabekeria” argazkiak eskuratu dituzte, hurrenez hurren, lehen, bigarren eta hirugarren sariak.

Sariak Ignacio Apezteguiak, Vianako Printzea Instituzioa-Kulturako Zuzendari Nagusiak, emanen ditu datorren ostiralean, irailak 25, 11:00etan Nafarroako Liburutegian.

Gainera laugarren sari bat ere banatuko da. Hori, publikoak aukeratuko du erakusketarako aukeratutako 12 argazkien artean. Horretarako bozka uzteko kutxa ezarriko da erakusketan bertan urriaren 10a bitartean. Epaimahaikideek bozken kontaketa egingo dute eta lan irabazlearen plika zabalduko dute urriaren 16an; culturanavarra.es webgunean ikusteko aukera izango da.

Guztira 37 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaia argazkilaritzako bi profesionalek eta Funts Ondarea eta Artxiboetako Zerbitzuetako bi kidek osatu dute. Sariak honakoak izan dira: lehen saria 700€, bigarrena 400€ eta hirugarrena 200€.

Eskola paisaiak

Vianako Printzea Instituzioa-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Artxibo Garaikidearen bitartez antolatutako argazki lehiaketak aurten eskola paisaiak izan ditu oinarrian.

Ekimen honen helburua irudien bitartez gizarteari, gaur egun beste ekintza batzuetarako erabiltzen diren eraikinen, edo instalazio berriak dituzten zein Nafarroako eskolek duten balioa gizarteari ezagutaraztea da.

Argazki lehiaketarekin lotuta, Nafarroako Artxibo Garaikideak publikoaren esku jarriko ditu, Artxibo Irekia plataformaren bitartez, Hezkuntzako Delegazio Probintzialetik eta Eskolak Eraikitzeko Junta Probintzialetik jasotako funts dokumentalak. Proiektu horiek XX mendean zehar zabalik izandako ikastetxe publiko zein pribatuetakoak dira.

Ikus daitezkeen, 1913ko Aldaba, Arrarats, Larumbe edo 1920ko Ubaniko eskolen planoak, egun desagertuta dagoen ondare horren edo beste erabilera bat duten eraikinen adierazgarri dira. Horrela, Artxibo Garaikidea Nafarroako oroimen kolektiboaren gordeleku bilakatu da.

“Memoriadun paisaiak” argazki lehiaketa, irailaren 25, 26 eta 27 zein urriaren 2, 3 eta 4an “Hezkuntza Ondarea” lemapean ospatzen diren Europako Ondare Jardunaldien baitan gauzatu da.