2020ko irailaren 18a

Koronabirusak isolatutako hiru ikasgela berri Nafarroan

Bestalde, Azagrako ikastetxeko 22 ikasle ikasgelara itzuli dira konfinamenduaren ondoren

Nafarroako hezkuntza sareko hiru ikasgela berri konfinatuak izan dira azken orduetan. Hiru ikasgela horietan 60 ikasle daude eta une honetan guztira 2.582 ikasle daude konfinatuta, koronabirusen kasu positiboak baieztatu direlako. Kopuru hori Foru Erkidegoko hezkuntza-sare publiko eta itunduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetako ikasle guztien %4,19 da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Nafarroako hezkuntza-sistemako talde guztien %3,64.

Zehazki, Tuterako Anunciata ikastetxeko Haur Hezkuntzako lehen mailako 18 ikasle, Santa Katalina Labouré ikastetxeko (Iruña) Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 27 ikasle eta Lizarrako Ikastetxe Politekniko Integratuko Informatika eta Komunikazioetako Erdi Mailako heziketa zikloko 15 ikasle isolatu dira.

Bestalde, irailaren 9tik konfinatuta zeuden Azagrako Francisco Arbeloa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 22 ikasle eskolara itzuli dira. 2020-2021 ikasturtea hasi zenetik, 70 ikastetxek izan dute ikasgelaren bat konfinatuta.