2020ko irailaren 18a

Hezkuntza Departamentuak laguntza emozionalerako gidak aurkeztu ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat

Hainbat proposamen egin ditu ikasleak ikasgeletara itzultzea errazteko
Hezkuntza Departamentuak laguntza emozionalerako gidak aurkeztu ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak laguntza emozionalerako gida batzuk aurkeztu ditu gaur Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zikloetarako. Gida horien helburua da irakasleei eta ikasleei lan-tresnak ematea, ikastetxeetan hezkuntza presentzialera behar bezala itzultzea errazteko, COVID- 19 pandemiaren ondorioz eskolak bat-batean eten ondoren.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak laguntza emozionalerako gida batzuk aurkeztu ditu gaur Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zikloetarako. Gida horien helburua da irakasleei eta ikasleei lan-tresnak ematea, ikastetxeetan hezkuntza presentzialera behar bezala itzultzea errazteko, COVID- 19 pandemiaren ondorioz eskolak bat-batean eten ondoren.

Gidetan, hainbat ekintza jasotzen dira hezkuntza-ziklo bakoitzerako, eta horien asmoa da eskola-jardunaldia irekitzea eta ixtea ikasleen osasun emozionalari erreparatuta, horrek kontzentrazioa eta errendimendu akademikoa hobetuko baititu. Horrela, laguntza emozionaleko arlo guztiak jorratzen dira (psikologikoa, soziala, bizikidetzakoa, koedukatiboa eta berdintasunekoa).

Hezkuntza presentziala on line hezkuntzara egun batetik bestera eramateko modu gogor, ustekabeko eta berriak nahasmendu orokorra ekarri du irakasleentzat zein familientzat. Baina, batez ere, bizi-esperientzia bat izan da ikasleentzat, aldaketa hori onartzeko trantsizio-aldirik gabe aurkitu baitzen, familia, gizarte eta hezkuntza aldetik egoera berri batekin.

Ikasle gehienen kasuan, bizikidetzako eta gizarte, familia eta eskola arloko portaerako jarraibideak aldatu egin dira; batzuk, gainera, baliteke maite dituzten pertsonak behin betiko galdu izatea. Hori guztia dela-eta, Hezkuntza Departamentuak uste du 2020-21 ikasturtearen hasierak bizipen horiek guztiak jorratzea eta emozionalki kudeatzea bermatu behar duela, hezkuntza emozional egokiak gaitasunak ikasteko jarrera proaktiboa sustatzen baitu, norberaren autokontzeptua indartu eta ongizatea sortzearekin batera.

Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok gogoratu du Hezkuntzak ekainaren 23an emandako 216/2020 Ebazpenean (ikasturtea hasteko jarraibideak onartu zituena) iragarri zela Departamentuaren Laguntza programaren bidez irakasleak arlo emozionalean pixkanaka trebatzea bultzatuko zela, eta Bizikidetzarako Aholkularitzatik 2020-2021 ikasturtea ibilbide berri batekin hasiko zela.

Zehazki, Nafarroako hamabi ikastetxe proiektu pilotu baten barnean sartu dira jada, hezkuntza emozionala hezkuntza-gunean sustatze aldera, Laguntza programaren barnean kokatuta. Horrela, ikuspegia aldatuko da, “ekologia emozionalaren” planteamenduarekin, eta prestakuntza espezifikoa ere egingo da, irailaren 24an hasita, zuzendaritza-taldeei eta bizikidetza-arduradunei zuzenduta.

Gimenok, halaber, 2020-2021 ikasturterako Hezkuntza Jarduera presentziala garatzeko Prebentzio eta Antolaketa Protokoloko 5. puntua aipatu du, Urruneko Irakaskuntza Jarduerarako Tutoretza Ekintza Planari eta Ikasleen Harrera Prozesuari dagokienean.

Puntu horretan hitzez hitz honela esaten da: ”baita ere oso garrantzitsua da premia espezifikoak dituzten ikasleen harrera antolatzea, egokitze-aldiak zailtasun handiagoak izateagatik”. Gimenok ondorengoa adierazi du: “Hezkuntza Departamentuan material egokia lantzen ari dira, eta irakasleen esku jarriko da aurkeztutako erronka horiei erantzutearren”.

Bestalde, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren zuzendaria den María José Cortesek azaldu du Haur Hezkuntzan harrerako (aurkezpena eta lotura afektiboa erreferentziazko pertsona helduekin), jolas libreko, talde-mailako ezagutza eta/edo kohesioko jarduerako eta testuinguru fisikoko (bizikidetza-ingurunea ezagutzea) estrategiak proposatzen direla.

Lehen Hezkuntzako zikloari dagokionez, ondorengoak aurreikusten dira: ongietorriko ekintzak, testuinguru fisikoa, materialak, bizikidetza (gelako eta ikastetxeko arauak), talde-kohesioa eta bizitutako esperientziari buruzko gogoetak.

Bigarren Hezkuntzan, berriz, tutorearen ongietorri-protokoloak, kontingentzia-planeko oinarrizko neurrien azalpena (ikastetxea espazio segurua bezala) eta bizikidetzako batzordeen aurkezpena proposatzen dira. Horiez gain, talde-kohesiorako jarduera ezberdinak jasotzen dira, ikaslegako arauak lantzea eta konfinamenduko esperientzia lantzea ere bai Emozioen Taula Periodikoaren bitartez.

Giden eduki osoa  gazteleraz eta euskaraz  kontsulta daiteke Hezkuntzaren atarian  (www.educacion.navarra.es).