2020ko irailaren 17a

Eskubide Sozialen Departamentua Nafarroako udalekin elkarlanean arituko da adinekoen egoitzen inguruan gune seguruak sortzeko

Egoitzen ordezkari diren LARES eta ANEA elkarteen babesa du proposamenak
La consejera Maeztu y el presidente de la FNMC presentan el proyecto de espacios seguros en los entornos de las residencias. Irudi galeria

Los ayuntamientos navarros, a través de la Federación Navarra de Municipios y Concejos (FNMC) y las residencias de mayores trabajarán conjuntamente para crear espacios seguros en torno a los centros, con el fin de que las personas residentes puedan salir al exterior, reduciendo todo lo posible  el contacto con otras personas. Así lo han anunciado esta mañana la consejera de Derechos Sociales, Mª Carmen Maeztu y el presidente de la FNMC,  Juan Carlos Castillo, en comparecencia antes los medios de comunicación.

Nafarroako udalak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bitartez, eta adinekoen egoitzak elkarlanean arituko dira egoitzen inguruan gune seguruak sortzeko. Hala egoiliarrak kanpora irteteko aukera izango dute, beste pertsonekin kontaktuan egoteko aukerak murriztuz. Horrela iragarri dute gaur María Carmen Maeztuk, Eskubide Sozialetako kontseilariak, eta Juan Carlos Castillok, NUKFeko lehendakariak, komunikabideen aurrean eginiko agerraldian.

Proposamena ongi hartu dute LARESek eta ANEAk, Nafarroan egoitzak ordezkatzen dituzten bi elkarteek.

“Neurri honen xedea –azaldu du Maeztu kontseilariak- pertsona oso zaurgarri horiek kutsatzeko arriskuari aurrea hartzea da, eta aldi berean, egoitzetan irteerak eta bisitak murrizteagatik osasun fisikoak eta emozionalak jasan dezaketen eragina ahalik eta gehien apaltzea. Egoitza batean bizi diren pertsona nagusiek ez dute zertan beste edozein herritarrek baino eskubide murritzagoak izan”, adierazi du Maeztuk.

Eskubide Sozialetako eta Osasun departamentuetako langileek eta sektoreko ordezkariek osatzen duten Unitate Sozio-sanitarioak eman du ideia, zenbait udal-entitaterekin batera, pertsona nagusien ongizatea hobetzeko formulak bilatu nahirik.

Kontseilariak adierazi duenez, frogatu egin da eskualde bakoitzeko intzidentziak lotura hertsia duela egoitzetako positibo-kopuruarekin eta, hortaz, Nafarroako eremu bakoitzean COVID-19aren intzidentzia handitzeak arriskuan jartzen dituela egoitzetan bizi direnak. “Jabetu egin behar dugu korrelazio hori izan badela, eta herritar gisa erantzukizun handiz jokatu behar dugu, gure burua zaintzen dugun bitartean gure senideak, lankideak eta hurbilekoak ere zaintzeko, zaurgarrienak bereziki”, erantsi du Maeztuk.

Halako egoeretarako, Eskubide Sozialetako Departamentuak egoitzekin batera lan egiteko proposatu die udalei, zentroen inguruko edo gertuko tokiren bateraino joan-etorriko ibilbideak prestatu eta adinekoak arriskurik gabe ibiltzen ahal izateko. Ibilbide horiek irisgarriak eta ibilgailuen zirkulaziorik gabekoak izan beharko dute.     

Ahalik eta erarik seguruenean antolatzeko, ordutegi bat ezartzen ahal izanen da, zeinean ibilbide horretan egoiliarrak baizik ez diren ibiliko, bakarrik edo egoitzako langileek edota baimendun bisitariek lagundurik, konfinamendua arindu zenean adinekoentzako ordu-tarteak ezarri ziren modu berean. 

Ahal den neurrian, bi ordu-tarte aztertzen ari dira, goizean bata eta arratsaldean bestea, eguraldiaren arabera egokitu beharrekoak. Halaber, kontuan hartuko da bidean eserlekuak egotea, ibiltzeko zailtasun gehien dutenek atseden hartzen ahal izateko.   

Eskubide Sozialetako Departamentuak adierazi duenez, irteerak egiteko ohiko prebentzio-neurriak hartuko dira, hala nola eskua garbitzea aurrez eta ondoren, eta maskarak erabiltzea. Departamentuak eman beharko dio oniritzia egoitzek aurkezturiko proposamenari.  

Bestalde, NUKFko lehendakariak, Juan Carlos Castillok, esan du “gure aitatxi-amatxiek dutela inguru atseginen eta normaltasunetik ahalik eta gertueneko bizi-baldintzen premiarik handiena. Gainera –erantsi du–, haiek jasan dituzte gehien pandemiaren ondorioak, egoitzetan bizi direnek batez ere”.   

“Arrazoi batzuengatik edo besteengatik –adierazi du Castillok-, haien eguneroko bizimodua ahalik eta samurrena izan dadin ahalegintzeko beharra dugula sentitzen dugu, eta ahal dugun heinean saiatu beharra dugu. Ondorioz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu ahal den neurrian haien konfinamendua saihestea, eta ibiltzeko eta aisialdirako guneak eskaintzea”.

Federazioko lehendakariak gogora ekarri du “udalek dugula giltza, kasu gehienetan gune seguruak sor ditzakegulako egoitzen inguruan, oinez ibiltzeko edo besterik gabe banku batean eseri eta kanpoan egoteko. Gaur egun batzuek ezin dute egin hain oinarrizkoa eta pertsonen oreka emozionalerako funtsezkoa den hori, adinekoentzat bereziki”.

Ondoren, Castillok konpromisoa hartu du udalak bide horretatik jotzera animatzeko, “eta hala, batetik, gune irisgarri, seguru eta erosoak egokitzera, eta bestetik, herritarrei eskatzera neurri horiekin eta adinekoen osasunarekin eta ongizatearekin konpromisoa izan dezatela”. 

Hainbat ekimen abian Cárcarren, Martzillan eta Cortesen

ANEAk nabarmendu du garrantzitsua dela COVID-19a kontrolatzeko konfinamenduaren ordezko alternatibak bilatzea, “neurri horrek bai pertsona nagusien osasun fisiko, mental eta emozionalari, bai haien bizi-kalitateari eragin zien inpaktua ikusirik”, esan du Rafael Sánchez Ostizek, elkarte horretako presidenteak.

LARESek eta ANEAk bat egin dute pandemiaren kontrolaren eta pertsonen eskubideen arteko oreka lortzeko beharrari dagokionez.

LARESen barneko zenbait egoitza hasiak dira jadanik banakako ekimenak garatzen, beren herrietako udalekin elkarlanean, “kanpoaldeko gune seguruak sortuz kalera atera ezin izateak eragiten duen atsekabe handia murrizteko asmoz”, entitate horretako presidenteordeak, Cristina Azconak, adierazi duenez. Esate baterako, Cárcarren, Martzillan eta Cortesen martxan dira honezkero halakoak, eta beste toki batzuetan helburu berarekin ari dira lanean orain.   

LARESek eskertu egin du “krisi honetan egoiliarren eskubideen alde jokatu beharraz kontzientziatzeko neurri oro”, eta esker on hori adierazi die Eskubide Sozialetako Departamentuari eta NUKFri, ekimen hau abiarazteagatik orain.