Descárgate la app
Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
2020ko irailaren 16a
Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Foru Dekretu Legea onartu du, zeinaren bidez 2018ko urriaren 4an 2020rako %0,30eko funts gehigarrien akordioa betetzeko langileei dagozkien neurriak finkatzen diren. Neurri horiek pasa den astelehenean ospatutako Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean parte hartu zuten ordezkari sindikalen babesa jaso dute.
Besteak beste, testuak ezartzen du Administrari Laguntzailea lanpostua lantalde organikoaren C maila/multzoan egonen dela, Administrari izenarekin, eta Hezkuntza Departamentuari adskribaturiko Zaintzaleak, aurrerantzean, Inklusioari Laguntzeko Teknikariak izanen direla, C maila/multzoaren barnean halaber.
Foru Lege Dekretu hau Nafarroako Parlamentuari igorriko zaio, hark baliozkotzeko.
NUPeko Gizarte Kontseiluko lau kide izendatu dituzte
Gaurko lansaioan onarturiko foru-dekretu baten bidez, Nafarroako Gobernuak Teresa Catalán, Mar González, Ana Ollo eta Javier Vidorreta izendatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluko kide, aintzat hartuz Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren proposamena.
Teresa Catalánek, Mar Gonzálezek eta Javier Vidorretak, hain zuzen, Joaquín Ansa, Miguel Arrarás eta Sixto Jiménez ordeztuko dituzte. Ana Ollo Hualde, berriz, bazen aurretik ere organo kolegiatu horretako kidea.
Unibertsitate-arloan erantzukizuna duen Juan Cruz Cigudosa kontseilarien proposamena aintzat harturik izendatu ditu Nafarroako Gobernuak Kontseiluko kide berriak, 15/2008 Foru Legea betez. Lege horrek ezartzen duenez, NUPeko Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargugabetu behar ditu, foru-dekretu bidez.
Tuterako 1. zenbakidun Erregistroko titularra izendatu dute
Foru Gobernuak beste foru-dekretu bat ere onartu du gaur, zeinaren bitartez María Esther Ramos Alcázar izendatu baita Tuterako 1. zenbakidun Erregistroko titular.
Joan den irailaren 1ean, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa-espedientea igorri zuen, Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien hainbat Erregistroren titularrak izendatzeko. Horietako bat Tuterako 1. zenbakidun Jabetza Erregistroa da, eta haren titularra izendatzea Nafarroako Gobernuari dagokio, LORAFNA legearen 52.1 artikuluaren arabera.