2020ko abuztuaren 26a

Nafarroan COVID-19aren 122 kasu positibo berri erregistratu dira

Gaur egun, Osasun Sistema Publikoko 44 profesional daude COVID-19arekin, 12.400 langile inguruko plantillatik (%0,35)

Nafarroan, COVID-19aren 122 kasu positibo berri erregistratu ziren atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, 1.625 PCR proba egin ondoren (%7,4, positiboak). Zonaka, Iruñean eta Iruñerrian positiboen %43a biltzen da, baina Tuterako eremuan eraginak altua izaten jarraitzen du kasuen %37arekin. Adinari erreparatuta, 15-29 urte arteko tartea da nagusi. Atzo ez zen koronabirusaren bidezko heriotzarik izan Foru Komunitatean, eta 7 lagun ospitaleratu ziren (2 ZIUn). Kasu berri gehienak senitartekoekin eta lagunekin biltzean gertatzen dira, lanean ere eragina izanik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).