Descárgate la app
Enderitz eta Eslaba kudeatzeko batzordeak izendatu ditu Nafarroako Gobernuak
2020ko abuztuaren 26a
Enderitz eta Eslaba kudeatzeko batzordeak izendatu ditu Nafarroako Gobernuak
Izendapen horren arrazoia iazko udal eta kontzejuetako hauteskundeetara hautagairik aurkeztu ez izana da
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran bi erabaki onetsi ditu Eslaba udalerriko eta Enderitzeko kontzejuko (Olaibar) kudeaketa-batzordeak izendatzeko. Herri horietan ez zuten hautagaitzarik aurkeztu iazko udal eta kontzejuetako hauteskundeetara.
Eslabari dagokionean, Kudeaketa Batzordea honakoek osatuko dute: Ignacio Barber Zulet, Félix María Bariáin Zaratiegui, José Javier Bariáin García eta Jesús Ángel Guillén Ayape.
Enderitzeko kontzejuan, Ricardo Lozano Martos, María Jesús Úriz Villanueva, César Gonzálvo Lajusticia, Ángel Melero Pérez eta Ainhoa Trébol Urrak osatuko dute herriko gobernu organoa.
Bi kasuetan, kide horiek beraien artean hautatuko dute Lehendakaria.