2020ko abuztuaren 25a

Tuterako Eremuak ZIU berritu bat eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia berri bat izango ditu irailaren hasieran

Reina Sofia ospitaleak bere intentsiboen unitatea iraileko bigarren astetik aurrera berriro irekitzea aurreikusi du; anbulantzia, berriz, datorren astean jarriko da martxan

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak hilabete honen amaierarako bukatuko ditu uztailean eta abuztuan Zainketa Intentsiboetako Unitatearen klimatizazio- eta aireztapen-sistema erabat aldatzeko egindako lanak. Obrak amaitu ondoren, iraileko lehen astean, garbiketa- eta desinfekzio-lanak egingo dira, eta ospitalearen Prebentzio Medikuntzako zerbitzuak laginak hartu eta landu beharko ditu. Beraz, ZIU berria hilaren bigarren astean jarriko da martxan, ziurrenik. Erreforma horren bidez, ZIUren berrikuntza teknologikoaren eta azpiegituren egokitzapenaren prozesua amaitzen da. Prozesu hori ekainean hasi zen, monitorizazio-sistema zentrala eta boxak ordeztuta.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.