2020ko abuztuaren 24a

Helduei euskara irakasteko matrikula epea zabalik Zubiarte euskaltegi publikoan

Izena emateko epea datorren irailaren 6ra arte luzatuko da

Nafarroako Gobernuko Zubiarte euskaltegi publikoak gaur, astelehena, ireki du 2020-2021 ikasturterako helduentzako euskara ikasteko ikastaroetarako matrikula epea. Epea irailaren 6ra arte luzatuko da. Aurten erabilitako leloa Euskara bizigai-Ziurtasun osoz da.

Uharte herrian kokatuta  dago Zubiarte, eta aurrez aurreko eta autoikaskuntza modalitateko hainbat ikastaro eskaintzen ditu, goizez, arratsaldez eta gauez. Lan-txanden arabera ikasteko aukera dago, eta zentroak B2 mailako elkarrizketa-talde bat du. Euskaltegiak kanpoko ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Eskaintza zabaltzea

Aurten Zubiartek eskaintza zabaldu du eta ohikoak diren ikastaroez gain, bi ikastaro berri eskainiko ditu: modalitate mistoa EGA/C1 mailan, aurrez aurreko klaseak eta ikasgela birtualean; eta C1 mailan 4 orduko ikastaroa asteko egun bakar batean.

Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.

Oro har, saioak aurrez aurrekoak izanen dira, baina osasun-egoeraren arabera, edota, beharrezkoa bada, etxetik bertatik egiteko aukera izanen dute ikasleek ikasgela birtuala erabiliz. Betiere segurtasun osoz

Informazio osoa Euskaltegiaren web orrian kontsulta daiteke eta izen-ematea on-line egingo da. Aurrez aurre egin nahi izanez gero,  848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.