2020ko abuztuaren 7a

Eskubide Sozialetako Departamentuak 1,4 milioi euro eman dizkie irabazi-asmorik gabeko 24 erakunderi enplegua sustatzeko

Programara bideratutako aurrekontua % 6,4 hazi da aurreko urtearekin alderatuta, eta 900 pertsona ingururi lana ematea ahalbidetuko du

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, 1.403.993,00 euro eman dizkie gizarte ekimeneko erakundeei, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden langabetuen aldeko enplegua sustatzeko programak abian jartzeko, batez ere errenta bermatua jasotzen duten pertsonen alde. Kalkuluen arabera, 880 pertsona izango dira ekintza horien onuradun. 

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.