2020ko abuztuaren 5a

Hezkuntza Departamentuak COVID 19ren aurrean, Prebentzio eta Antolaketa Protokoloa aurkeztu du Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskoletarako, 2020-2021 ikasturtean

Gimeno kontseilariak jakinarazi du Nafarroako ikastetxe eta udal guztietara igorri dela, eta haren funtzionamendua bizikidetza talde egonkorretan oinarritzen duela
Educación presenta el Protocolo de Prevención y Organización ante el COVID 19 para las escuelas del primer ciclo de Educación Infantil Irudi galeria

El Departamento de Educación del Gobierno de Navarra ha elaborado un Protocolo de Prevención y Organización específico ante el COVID-19 para el desarrollo de la actividad educativa en los centros de primer ciclo de Educación Infantil para el curso 2020-2021. Esta iniciativa, que ha sido validada por las autoridades sanitarias de la Comunidad foral, ha sido presentada esta mañana por el consejero de Educación, Carlos Gimeno, y remitida a las escuelas infantiles de Navarra y a los ayuntamientos titulares de estos centros.  

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak COVID-19ren aurrean,  berariazko Prebentzio eta Antolaketa Protokolo bat egin du Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturterako hezkuntza-jarduera garatzeko. Ekimen hori Foru Komunitateko osasun agintariek baliozkotu dute, eta gaur goizean aurkeztu du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak, eta Nafarroako haur eskoletara zein zentro horien jabe diren udaletara igorri du.

Dokumentuan balizko lau egoera jasotzen dira, eta egoera batetik bestera igarotzea, hala badagokio, osasun-agintariek erabakiko dute.

1. egoera "normaltasun berria" deiturikoari dagokio, eta kutsatzeko arrisku txikia du eta kontrolatzeko gaitasun handia. Egoera honetan, 2020-2021 ikasturtea garatzea planteatzen da Haur Hezkuntzako lehen zikloan, osasun-arriskua areagotzearen ondorioz beste egoera murriztaileago batera pasa behar dela esaten ez badute, behintzat, osasun-agintariek.

Helburua da haurrei arreta presentziala eskaintzea ahal den neurrian lau egoera ezberdin hauetan. Hezkuntzak dokumentu honetan jaso du aldagai horiek guztiak kontuan izateko garatutako antolakuntza-lana.

Protokoloan zehatz-mehatz azaltzen da ikastetxeak nola antolatu behar diren "normaltasun berriaren" 1. egoeran. Bigarren eszenatokian, denek erabiltzeko espazioak blokeatzea proposatzen da. 3. fase hipotetikoan, berriz, unitate berriak sortuko dira, eta azkenean, 4. egoeran, ikastetxeak erabat itxiko dira. Dokumentua osorik argitaratuta dago, eta Hezkuntza Departamentuaren atarian kontsulta daiteke.

Ikastetxeak antolatzeari buruzko gogoeta orokorrak

Ikastetxeak antolatzeko ardatz nagusiak hauek dira:

-  Kutsatzeak saihestea.

-  Ikastetxeetan gerta daitezkeen kasuak lehenbailehen detektatzea eta kasu horiek isolatzea.

-  Aurrez aurreko hezkuntza-arreta lehenestea.

-  Familien bizitza familiarra eta lana uztartzea, ikastetxeetan haurren hezkuntza eta arreta egokia bermatuaz.

-  Ahal den neurrian, hezkuntza-sisteman inplikatutako sektore ezberdinen enpleguari eustea.

Bizikidetzako talde egonkorrak

Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen antolamendua "bizikidetzako talde egonkorrak" deiturikoetan oinarritzen da. Bizikidetzako talde egonkorrak eratzearen helburua pertsonak nahiz okupatzen dituzten espazioak mugatzea da, agerraldi bat izanez gero, isolatuak izan daitezen besteek zaintza estuko eta alertako sistemapean funtzionamenduan jarraitzen duten bitartean.

Talde egonkorrak ikasgela batean elkarrekin dauden haurrak dira, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan gehienez finkatutako haur-kopuruak osatua, irakaslearekin batera. Praktikan, ikastetxeko gainerako talde egonkorretatik isolatuta egongo dira.

Unitate bakoitzeko haur-kopurua gehienez:

-  Urte 1etik beherakoentzako unitateak: 8

-  1 eta 2 urte arteko haurrentzako unitateak: 12

-  2 eta 3 urte arteko haurrentzako unitateak: 16

Ikastetxea antolatzeko premiek hala eskatzen dutenean, adin ezberdineko haurrak elkartu ahal izango dira unitate batean, betiere honako ratio hauen arabera:

-  0 eta 1 urte arteko haurrentzako unitateak: 8

-  1 eta 2 urte arteko haurrentzako unitateak: 14

-  Adin guztietako haurrentzako unitateak: 10

Antolamendua harrera-denboraldian

Harrera-denboraldirako aurreikusitako egunetan, familiek ikasgelara sartu ahal izango dute baldin eta higienearen eta erantzukizunaren neurri egokiak hartzen badituzte, espazio komunetan zein ikasgelan.

Pertsona heldu batek lagunduko dio haurrari harrera-denboraldian, eta, ahal den neurrian, denboraldi osoan bera joango da. Gainera, gelan aldi berean ahalik eta laguntzaile gutxien egoteko ahalegina egingo da. Behin harrera-denboraldia amaituta, laguntzaileak ikasgelako ateraino eraman ahal izango du haurra.

0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako lehen ziklorako Protokoloan, prebentzio pertsonaleko neurriak ez ezik, arlo hauetako arauak ere jasotzen dira: ikasleen sarrera eta irteera kudeatzeko arauak, ikasgelen kudeaketa, ikastetxeetako barne-desplazamenduei buruzko arauak, jolastokia eta komunak erabiltzeko arauak, garbiketa eta desinfekzioarenak, jangelaren erabilerari buruzkoak, siestarenak, ikastetxeko langileen eta ikastetxetik kanpoko langileen kudeaketa, eta, azkenik, COVID-19aren kasu positibo bat izanez gero, jarduteko arauak.