Descárgate la app
Gobernuak 33.456 euro eman dizkio Jakiunde Akademiari Zientzia, Arte eta Letrak sustatzeko jardueretarako
2020ko abuztuaren 4a
Gobernuak 33.456 euro eman dizkio Jakiunde Akademiari Zientzia, Arte eta Letrak sustatzeko jardueretarako
Nafarroako Gobernuak 33.456 eurorekin finantzatuko du Jakiunde Akademia, Zientziak, Arteak eta Letrak sustatzeko jarduerak egin ditzan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleak garatzeko programa bat zein Filosofiari buruzko hitzaldi ziklo bat barne hartuko ditu.
Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak eta Zientzien, Arteen eta Letren Jakiunde Akademiako lehendakari Jesús María Ugaldek gaur prentsaurrekoan aurkeztu dituzte bi erakundeen artean sinaturiko hitzarmenean jasotako jardueren inguruko xehetasunak.
Finantzaturiko ekimenen artean, “Jakin-Mina” programa aurkitzen da, 4. DBHko ikasleen garapen intelektuala eta pertsonala bultzatzera bideratua, adituek emango dituzten hitzaldien diziplina anitzeko programarekin. Zikloak iraila eta abendua artean burutuko dira Iruñean (CIVICAN) eta Tuteran (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Campusa).
Era berean, “Hotsak / Sonidos: Filosofiaren hotsak / La filosofía suena” hitzaldi-zikloa garatuko da urrian Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, Iruñean.
Zientzien, Arteen eta Letren Akademia
Jakiunderen helburua da Zientziak, Arteak eta Letrak sustatzea eta hedatzea, kalitatea eta bikaintasunaren bilaketa azpimarratuz. Komunitate zientifiko, artistiko eta literarioaren eta, oro har, gizartearen erronka handien gaineko gogoeta, analisi, diagnostiko eta aholkularitzarako foroa da.
Horretarako, Jakiundek ezagutzaren gizartea bultzatu nahi du, hezkuntza-, kultura- eta ikerketa-sistemen egoera ebaluatuaz. Halaber, jarduera-eremuetan politikak diseinatzen lagunduko duten ekimenak gidatu nahi ditu, behar duten eragileentzako aholkularitza-lanak egitearekin batera.