2020ko abuztuaren 1a

COVID-19aren 55 kasu eta 4 ospitaleratze berri eman dira Nafarroan

Nafarroako Ospitaleguneak arreta-zerbitzua indartu egin du, uztailaren erdialdean emandako eta egonkortzen ari den kutsatze igoera dela eta, izan daitezkeen ospitaleratzeei eta koadro konplexuagoei aurre egiteko

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19aren 55 kasu eta 4 ospitaleratze berri eman ziren atzo Nafarroan. Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) indartu egin du arreta-dispositiboa, uztaileko kutsadura-gorakadatik —aste honetako datuen arabera, egonkortzeko joera du— eratorri daitezkeen ospitaleratzeei eta koadro konplexuagoei aurre egiteko. Hain zuzen ere, atzo 4 ospitaleratze berri izan ziren, eta solairuan zeuden bi pertsona ZIUra eraman zituzten, gaur egun 3 gaixo baitaude ZIUn. Honen aurrean, NOGak COVID-19rako prestatutako ohe-kopurua zabaldu egin du, beharren arabera eta aurreikusitako erantzunaren ildoan, eta etxeko ospitalizazio baliabidea berriro aktibatu du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).