2020ko uztailaren 31a

Urte arteko BPGa %18,8 jaitsi da Nafarroan 2020ko bigarren hiruhilekoan

Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsiera% 15 '6koa izan da
Urte arteko BPGa% 18 '8 jaitsi da Nafarroan 2020ko bigarren hiruhilekoan Irudi galeria

Nafarroako ekonomiak% 18 '8 egin du behera urte arteko tasan 2020ko bigarren hiruhilekoan. Beherakada hori COVID-19ren pandemiaren inpaktuak eragin du, eta, gainera, urteko lehen hiruhilekoko kopuruekiko % 15 '6 jaitsi da.

Foru Komunitateko datuak ez dira herrialde osokoak bezain nabarmenak, Barne Produktu Gordinaren (BPG) urte arteko jaitsiera% 22 '1ekoa baita.

Nafarroako ekonomiak %18,8 egin du behera urte arteko tasan 2020ko bigarren hiruhilekoan. Beherakada hori COVID-19ren pandemiaren inpaktuak eragin du, eta, gainera, urteko lehen hiruhilekoko kopuruekiko % 15 '6 jaitsi da.

Foru Komunitateko datuak ez dira herrialde osokoak bezain nabarmenak, Barne Produktu Gordinaren (BPG) urte arteko jaitsiera% 22 '1ekoa baita.

Nafarroan, jardueraren jaitsiera batez ere industrian eta merkatuko zerbitzuetan gertatu da, alarma-egoeran zehar ezarritako mugek gehien sektore horiek kaltetu baititu.

Eskariari erreparatuta, mugikortasunaren murrizketak eta pandemiaren bilakaeraren gaineko ziurgabetasunak etxebizitzetako kontsumoa eta enpresen inbertsioa eragotzi zituen, eta kanpoko eskaria ere ahuldu egin zen birusa mundu-mailan zabaltzeagatik.

Martxoaren erdi aldera dekretatutako alarma-egoera batik bat zerbitzuen sektorean nabaritu zen; hots, batez ere ostalaritzan, turismoan, garraioan edota aisian.

Herrialde osoa konfinamenduan zela, apirilean zehar, jarduerak behea jo zuen. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Saizen arabera, “turismoen matrikulazioak %97’5 jaitsi ziren 2019ko denboraldi berarekin alderatuta, autopistako ibilgailuen trafikoak %79ko beherakada izan zuen eta etxebizitzen salerosketak, berriz, ia %67koa. Beraz, horiek guztiek agerian uzten dute eskariak eta ekoizpenak izandako beherakada”.

Produkzio-sektoreen arabera, industrian bereziki eragina izan du automozioaren arloan jarduera ixteak. Kanpoko eskaria ere pandemiak murriztu egin du, eta ahultasun hori medio, esportazioak %38’2 jaitsi dira urte arteko tasan.

Zerbitzuei dagokienez, salmenten erorketa handia izan da batez ere ostalaritzan, %90’1 gutxitzeagatik, eta garraioan eta biltegiratzean ere bai, %48’5eko jaitsierarekin.

Saizen ustez, “maiatzetik aurrera murrizketak malgutzearekin datuak hobetu ziren, nahiz eta balioak COVID aurreko mailaren oso azpitik egon”.

Aurrerago begiratuta, nahiz eta etapa honetan ekonomia berriz irekitzea orokorra izan, jarduera oso poliki ari da berreskuratzen. Establezimenduen %35’6ak bakarrik eusten dio %90eko edo hortik gorako ekoizpen-mailari. Azkarren errekuperatzen ari diren sektoreen artean industria eta eraikuntza aurkitzen dira; zerbitzuen sektorearen errekuperazio-erritmoa, aldiz, leunagoa izaten ari da.

Aurkeztutako azken datuek, kontseilariaren arabera, “aurrekaririk gabeko krisia islatzen dute, ondorio ekonomiko eta sozial larriekin, osasun-arloko ondorioak izateaz gain”.

Nafarroako Gobernuak, gainera, ohartarazi du “azken asteetako berragertzeek konfiantza eta kontsumoa gerarazi dutela. Egoera horretan, politika publikoen babesa funtsezko pieza da berreraikitzea bultzatzeko”, esan du Saizek.