2020ko uztailaren 28a

Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Gobernuak Trafikoaren eta Espetxe-osasunaren eskumenen eskualdatzean aurrera egitea adostu dute, eta datozen hilabeteetan gauzatzea

Remirez eta Saiz kontseilariak Carolina Darias Lurralde Politikako ministroarekin bildu dira arratsaldean, Madrilen
Elma Saiz, Javier Remírez eta Joseba Asiain.
Elma Saiz, Javier Remírez eta Joseba Asiain.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak lan-bilera egin dute gaur arratsaldean Madrilen, eta, bertan, haien konpromisoa agertu dute Trafikoaren eta Espetxe-osasunaren arloko eskumenen eskualdatzea gauzatzeko.Datozen hilabeteetan transferentzia horiek gauzatu ahal izateko lanean jarraitzea adostu dute bi gobernuek.

Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak eta Javier Remirez lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilariak hartu dute parte bileran. Gainera, Estatuko Administrazio Orokorraren izenean, Francisco Hernández Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkaria eta Miryam Alvarez Lurralde Koordinaziorako idazkari nagusia izan dira. Nafarroako Gobernuaren aldetik, lehendakariordea, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia izan dira

Foru Gobernuak balioa eman dio "bi administrazioen arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren bideari". Remirez lehendakariordeak azpimarratu duenez, irekitako lan-ildoarekin, Foru Gobernuak "Nafarroako autogobernuarekiko konpromisoa adierazten du, administrazioen arteko lankidetza eta leialtasun instituzionalaren bidez, Espainia pluralaren aldeko apustuan aurrera eginez. Era berean, aurrera egiten da María Chivite Lehendakariaren inbestidura-hitzaldian eta akordio programatikoan ezarritako konpromisoekin".