Descárgate la app
Merkataritzaren digitalizazioari buruzko jardunaldian parte hartzeko interesa duten pertsonek datorren astelehenera arte eman ahal izanen dute izena
2020ko uztailaren 17a
Merkataritzaren digitalizazioari buruzko jardunaldian parte hartzeko interesa duten pertsonek datorren astelehenera arte eman ahal izanen dute izena
Nafarroako Gobernuak bultzatutako jardunaldia asteartean izango da, Nafarroa Arenan, baina internet bidez ere jarrai daiteke
Astelehenean amaituko da Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Nafarroako merkataritzaren digitalizazioari buruz antolatu duen doako jardunaldian izena emateko epea, eta asteartean, hilaren 21ean, izango da, Nafarroa Arenan. Parte hartu nahi dutenek aurrez aurre edo telematikoki egin ahal izanen dute streaming bidez emanen baita. Edukiera mugatua dela eta, bi kasuetan aurretiaz izena eman behar da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).