2020ko uztailaren 17a

Hezkuntzak positiboki baloratu du Lanbide Heziketako I. Plan Estrategikoak konferentzia sektorialean jasotako babesa

Gimeno kontseilaria pozik agertu da Ministerioak autonomia-erkidegoen artean aurkeztutako lurralde-lankidetzarako planak eta programek harrera ona izan dutelako

Nafarroak, gainerako autonomia erkidegoekin batera, Ministerioak aurkeztutako Lanbide Heziketako I. Plan Estrategikoari babesa eman dio gaur egin den Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean. Carlos Gimeno kontseilariak positiboki baloratu du planak jaso duen laguntza, eta nabarmendu duenez, “Foru Komunitateak lanbide-prestakuntzako beharrei ematen dien erantzuna hobetu eta Lanbide Heziketa Nafarroako hazkunde ekonomikorako palanka bihurtzen du”. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).