2020ko uztailaren 15a

Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da Nafarroan eremu publikoan eta itxietan ostiral honetatik, uztailak 17

Foru Gobernuak neurri hori oraingoz kontrolatuta dauden COVID-19 agerraldien arriskua prebenitzeko eta hari ekiteko planteamendu zabalago batean sartu du
La mascarilla será obligatoria en Navarra en espacios públicos y cerrados desde este viernes, 17 de julio Irudi galeria

La mascarilla será obligatoria en Navarra en espacios públicos y cerrados, al margen de la distancia, desde este viernes, 17 de julio. El Ejecutivo foral, en su sesión de hoy, ha conocido y respaldado la orden foral de la consejera de Salud, Santos Induráin, que regulará su uso, más estricto que el actual. Esta medida se incluye en un planteamiento más amplio de prevención y abordaje ante el riesgo de brotes de COVID-19, que de momento están controlados.

Nafarroan maskara nahitaezkoa izanen da Nafarroako eremu publiko eta itxietan, distantzia alde batera utzita, uztailaren 17tik (ostirala) aurrera. Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, Osasun kontseilariak, Santos Indurainek, emandako foru aginduaren berri izan du, erabilera hori arautuko baitu, egungoa baino zorrotzagoa.

Foru Agindua ostegun honetan, uztailak 16, argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta indarrean sartuko da. Indarrean izango da egoera epidemiologikoaren bilakaera kontuan hartuta, irizpide objektiboen arabera. Erabaki hori hartu dute profesionalen, sozietate zientifikoen eta bestelako organoen (tartean, Trantsizio Batzordea) arteko parte-hartze eta barne eta kanpoko aholkularitzaren prozesuaren ondoren.

Modu horretan, maskara derrigorrez erabili beharko da espazio publiko zein pribatuetan, baita aholkatutako 1,5 metroko tartea mantentzen denean ere, nahiz eta salbuespen batzuk egon. Neurria planteamendu zabalagoan eta zeharkakoan sartu da, COVID-19aren agerraldi posibleak prebenitzea, horiei eustea eta horiek koordinatzea bultzatzeko. Orain arte agerraldiak nahiko kontrolatuta daude (Sunbillan eta Tuteran, adibidez), baina dauden baliabide guztiak eguneratzea eta aktibatzea eskatzen dute.

Gobernuko Departamentu ezberdinak, Osasun Ministerioarekin, beste autonomia-erkidego batzuekin, tokiko agintaritzekin eta hainbat agente sozial eta ekonomikoekin koordinatuta, estrategia integral bat lantzen ari dira, ahalik eta azkarren erantzuteko eta gerta daitezkeen egoera konplexuei aurre hartzeko, koronabirusaren kasuak gehitzen joateagatik agerraldi edo transmisio komunitario moduan, hala gertatuz gero. Nafarroan, azken astean, hainbat agerraldirekin loturiko kasuak gehitu dira, eta PCR probak eginez (jada 85.500 baino gehiago pandemia hasi zenetik) eta harremanak aztertuz eten dira.

Espazio publikoetan eta itxietan erabiltzea: betebeharrak eta salbuespenak

Foru-aginduan jasotzen denaren arabera, oinarrizko irizpidea honako hau da: “12 urteko eta hortik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara uneoro, bide publikoan (eta biztanleria-guneetako aire libreko espazioetan) eta erabilera publikoko espazio itxi gehienetan, pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatu ahal izan arren”. Arauan, halaber, gogorarazten da lehendik indarrean dena; hau da, “era guztietako garraio publiko edo pribatuan erabili beharra, bidaiariak etxe berean bizi direnean izan ezik”. Dakigun moduan, maskararen erabilera beste neurri batzuen osagarria da (higienea eta distantzia), betiere behar bezala erabiltzen bada.

Araudian zenbait salbuespen ere agertzen dira. Ildo horretan, ez da nahitaez erabili beharko “elikagaiak eta edariak kontsumitzeko unean” edo “kirola egiterakoan, betiere pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatzen bada”. Kasu horretan, zehazten da “maskara denbora guztian erabiliko dela espazio komunetan zirkulatzerakoan, kirol-instalazio edo -zentroetan”. Era berean, betebehar hori betebeharrik ez da izango 1,5 metroko tartea mantentzen bada “igerilekuetan edo bainatzeko jarritako beste lekuetan bainatzerakoan eta biztanleria-guneetatik kanpoko naturako jardueretan; hala nola, mendi-ibilietan, eskaladan, txirrindularitzan, mendizaletasunean eta antzekoetan, betiere pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatu badaiteke”.

Irizpide berak agintzen du “titulartasun publiko eta pribatuko lan-zentroetan, betiere langileen artean pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatuz gero”. Bestalde, “ezingo zaie maskarak erabiltzeko eskatu arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonei, maskara erabilita okertu badaiteke, edota mendekotasun edo desgaitasun egoera medio edo jokabide-nahasmenduak direla-eta, erabiltzea bideraezin egiten duten pertsonei, edo ezta "ezinbesteko" egoeretan daudenei ere.

Halaber, maskara erabiltzea gomendatzen da “espazio pribatu ireki edo itxietan, familia-nukleo ezberdinetako pertsonak bildu behar direnean, nahiz eta segurtasun-tartea bermatzeko aukera izan”, foru-agindu honetan ezarritako salbuespenak alde batera utzi gabe. Ikastetxeetan maskara erabiltzea hezkuntzako arau espezifikoaren arabera eraenduko da, egoera kontuan hartuta.

Behin derrigortasun hori orokortuta, Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuek erakunde sozialekin batera aztertuko dute talde ahulek material hori nola eskura dezaketen. Horrez gain, inplikaturiko administrazio ezberdinek informazio-kanpaina bat egitea aurreikusten da derrigortze horren arrazoiak nahiz maskara behar bezala erabilita betetzeko modua azaltzeko. Nahikoa izango da maskara kirurgikoa edo higienikoa izatea.

Ez betetzearen gaineko zigorrak, oro har, 100 eurokoak izango dira, baina zenbateko hori aldatu ahal izango da aplika daitekeen legedia sektorialaren arabera.

Nekazaritzako sasoikako langileei buruzko alde aniztuneko topaketa

Neurri zehatz horretatik haratago, ekainaren amaiera aldera "normaltasun berria" deiturikora igarotzearekin onartutako egungo araudiaren aplikazio-maila eta eguneratzea berrikusteko prozesua irekiko du Nafarroako Gobernuak, egungo egoera epidemiologikoaren ikuspegitik, eta agerraldiei garaiz erantzuteko Lurralde arteko Kontseiluan azaldutako parametroak kontuan hartuta. Gai horiek eta horiekin batera beste gai berritzaile batzuk, hots, ekitaldi edo jarduera desberdinetan parte hartutakoen trazabilitatea bermatzen saiatzea, kontaktuen bilaketa eraginkorragoa izateko, maila apalagoko araudien helburu izango dira datozen egunetan.

Trazabilitatea kontuan hartu da baita ere gerta daitezkeen agerraldiei aurre hartzeko eta horiek prebenitzeko Gobernuak bere agendan jaso duen beste gai batean, Lleidan eta Huescan gertatu dena ikusita. Gauza da nekazaritzako produktuak jasotzeko denboraldi ezberdinetan lan egiten duten langileen lan-jardueraren eta ostatu-baldintzen inguruko arriskuak gutxiagotzea. Ildo horretan, bilera egin berri dute Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako osasun publikoko zerbitzuek informazioa partekatzearren. Aste honetan bertan, Osasun Departamentua beste bilera baten buru izan da Nafarroan, eta bertan, ondorengoek hartu dute parte: UAGN, EHNE, CCOO, UCAN, AN edo ALINAR bezalako erakundeek nahiz Foru Exekutiboaren Osasuna, Eskubide Sozialak, Toki Administrazioa, Migrazio Politikak eta Landa Garapena eta Ingurumena bezalako arloetako arduradunek, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin batera. Azkenik, esan behar da gaur Osasuneko zuzendari nagusi Carlos Artundok eta Nekazaritzako haren homologo Ignacio Gilek parte hartu dutela lurralde arteko kontseilu batean, gai hori ere estatu-mailan jorratzearren. Emaitzak eta hartu beharreko neurriak Exekutiboak eta alde inplikatuek jorratuko dituzte hilabetea amaitu aurretik, abuztuan nekazaritzako kanpaina hasten da-eta.

Nafarroa, 1.000 biztanleko PCR gehien egiten dituen hirugarren komunitatea

Gerta daitezkeen agerraldiei aurre hartu eta horiek maneiatu ahal izateko Osasun Publikoak eta laguntza-sistemak duten gaitasuna, egoera epidemiologikoarekin batera, "COVID-19aren pandemia kontrolatzeko eszenatokian Erantzun Goiztiarrerako Planean" sartzen diren hiru parametroak. Plana autonomia-erkidego guztietara helarazi du aste honetan Osasun Ministerioak, eta Nafarroako Gobernua ere aztertzen ari da Lurralde arteko Kontseiluak aurrerago onar dezan.

Dokumentuan zenbait arrisku-balorazio jasotzen dira, eta egoera bakoitzerako emandako erantzunen menua agertzen da, erkidego bakoitzaren egoeraren arabera. Nafarroari dagokionean, duela aste batzuetatik hona egoera konplexua bizi izan du une batzuetan, kasuak eta kontrolatzen ari diren hainbat agerraldi gehitzeagatik, baina eskatutako Kontingentzia Plana du, eta kontaktuak aztertzeko taldea indartu du, 21 pertsona izatetik 31 pertsona izatera.

Halaber, Nafarroa PCR gehien egiten dituen hirugarren komunitate autonomoa da, 1.000 biztanleko 131ko tasarekin, Errioxaren eta Asturiasen antzera. Rankingaren buruan Euskal Autonomia Erkidegoa dago. Maskarak bezalako materialen erreserba estrategikoei buruzko adierazleak (kasu askotan 3 hilabete baino gehiagorako daude) edo postu konbentzionalak edo ZIUko postuak gehitzeko gaitasuna (arnasgailuen kopurua hirukoiztu egin da) ebaluazio honetan baita ere kontuan hartuko diren elementuak dira.

Gaur arte, kasuen eta agerraldien gorabeherak ez du tentsiorik eragin ospitaleetako osasun-sisteman, ospitaleratzerik behar ez duten eta garaiz detektatzen diren kasu arinak edo sintomarik gabeak izateagatik. Hala ere, oro har biztanleriarekiko komunikazioa eta sentsibilizazioa indartzea aurreikusten da, bereziki gazteei zuzenduta, kutsatze gehienak familia-harremanetan eta harreman sozialetan gertatzen ari baitira (hau da, ez osasun-arloan, arlo soziosanitarioan edo lan-arloan), eta batez besteko adina jaitsi egin da, pasa den astean, esate baterako, hiru kutsatzetik bat 20 eta 30 urte arteko pertsonarena izan da.

Azkenik, maskara behar bezala erabiltzeari buruzko aholkuen berri ere emango da eta horiek zabalduko dira, transmisio-oztopo gisa duen eraginkortasuna bermatzeko.