2020ko uztailaren 15a

Irantzuko Monasterioa, Kultur programaren lehen hitzordua uda honetan

Tubala Uxoa koralak, 1985ean sortuak, larunbatean ekingo dio programazioari, Monako- elizan egingo den kontzertu batekin
Coral Tubala Uxoa.
Coral Tubala Uxoa.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Abartzuzan eginen da larunbat honetan Kultur programa lehen ekitaldia uda honetan. Izan ere, Tubala Uxoa abesbatzak kontzertu bat emanen du Irantzuko monasterioko elizan, arratsaldeko 7etatik aitzina.

Abesbatza taldea, Kultur 2020 programari hasiera emango diona, Laura Calvo Zalacainek zuzentzen du 2005etik. 35 urte hauetan, gainera, Carlos Etxeberría, Jaime Berrade, Pili Armendáriz, Joaquín Taboada, Mª Jesús Villarreal eta Arturo Goldaracena zuzendariak izan ditu.

Musika-ibilbide luze horretan, kantaldi aunitz eman ditu Nafarroako eta Espainiako hainbat lekutan (Madril, Sevilla, Salamanca, Segovia, Kantabria, Zaragoza, Errioxa…), bai eta Europako hainbat herrialdetan ere (Belgika, Holanda, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Austria).

Tubala Uxoa abesbatza musikazaleek osatzen dute eta  abesbatza ohikoa izaten da Nafarroako musika eskaintzaren baitan eta bertako kultur programazioan aritu ohi da.

2016ko abenduan, bere lehen CDa plazaratu zuen, “Música de Navidad”.

Talde honek bete nahi dituen helburu nagusien artean, taldekideen musika eta ahots heziketa edo musika koralaren zabalkundea daude, elkarbizitza, lana eta dibertsioa uztartuz.

Kultur 2020

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak antolaturik, Kultur programaren 25. edizioa ospatuko da aurten. Jaio zeneko helburuetako bat da nafarrei kalitatezko musika proposamenak eskaintzea.

2020an, Kultur ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan eginen da, uztailaren 18tik irailaren 13ra, 36 herri eta gune interesgarritan, musika, dantza eta arte programazio zabal eta askotarikoa eskaintzeko.

Larunbatetan, gainera, inguruan turismo arloko jarduera bat eginen da kultur proposamenaren osagarri, Turismo, Merkataritza eta Kontsumorako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.  

Aipatzekoa da, baita ere, Pedro Salaberri margolari nafarraren obraren adierazgarri baten erakusketa, Bertizko Jaurerriko Jauregiak hartuko duena, uztailaren 18tik abuztuaren 30era.

Aurten, COVID-19a dela eta, segurtasun eta osasun arloko neurriak ezarri dira, osasun agintariek emaniko araudia betetze aldera. Toki entitateek, beraz, ikuskizunak eginen diren azpiegiturak kontrolatzeko osasun neurriak beteko dituzte.