2020ko uztailaren 13a

Nafarroako osasun etxeek udako ordutegia izango dute uztailaren 15etik abuztuaren 28ra arte

Ohiko kontsultak 08:00etatik 15:20 arte izanen dira zentro guztietan

Nafarroako osasun etxeek udako ordutegia izanen dute uztailaren 15etik abuztuaren 28ra bitartean; epe horretan kontsulta arruntak zonaldeko ohiko profesionalek artatuko dituzte 08:00etatik 15:20era.

Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideako Lehen Arretako ohiko ordutegia abuztuaren 31n ezarriko da.

Iruñerrian eta Tafallan, larrialdietako ospitalez kanpoko arreta Buztintxuriko osasun zentroan ematen da, 15:00etatik 22:00ak arte, astelehenetik ostiralera, eta 8:00etatik 22:00ak arte, larunbat, igande eta jaiegunetan. San Martín doktorea zentroak eta Tafallako Osasun Zentroak, berriz, 15:20tik 20:00etara artatuko dituzte larrialdiak, astelehenetik ostiralera, pediatriako biztanleentzat, eta 24 ordukoa asteburuetan eta jaiegunetan, helduentzat.

Gainontzeko herrietan Landa eremuko Larrialdi Zerbitzuek emango dute arreta 15:20etatik aurrera eta hurrengo eguneko 08:00ak arte, eta 24 orduz asteburuetan eta jai egunetan.

Honako hauek dira Iruñerriko osasun etxeak: Zabalgunea II, Arrosadia, Aranguren, Azpilagaña, Burlata, Txantrea, Iturrama, Mendillorri, Sarriguren,  Zizur, Barañain, Buztintxuri, Sanduzelai, Atarrabia, Antsoain, Berriozar, Ermitagaña, Arrotxapea, Donibane, Etxabakoitz eta Alde Zaharra.

Osasun etxeetan informazio kartelak jarri dira urtean zehar arratsaldez artatzen diren kontsulten udako ordutegiaren eta goizeko arreta ordutegiaren aldaketak ezagutzera emateko. Kartelak gaztelaniaz eta euskaraz prestatu dira.