2020ko uztailaren 3a

Uxue Barkosen erretratua ipini dute Nafarroako Jauregian

Iñaki Lazkoz Fernández margolariak egindako lana Gobernuko, lehen Foru Aldundiko, gainontzeko hamabi lehendakarien irudiekin batera dago
Uxue Barkosen erretratua ipini dute Nafarroako Jauregian. Irudi galeria

Uxue Barkos Berruezoren irudia Nafarroako Jauregiko Lehendakarien Aretoan ipini dute, Nafarroako Gobernuko eta aurretik Foru Aldundiko buruzagi izandako gainontzeko hamabi kideen margolanekin batera. Margoak, zeinak 9.000 euroko aurrekontua izan duen, Iñaki Lazkoz Fernándezek margotu du oleoan. Obra liho belgikar baten gainean margotu da, bost geruzako olio-pinturari inprimazio berezia emanez.

Lehendakariaren Aretoak -bertan lan bilerak eta bestelako ekitaldi instituzionalak egiten dira- azken zazpi hamarkadetan, -1978ra arte lehendakariorde eta hortik aurrera lehendakari- Nafarroako instituzioa gidatu dutenen irudiekin osatutako galeria du. Ohitura da behin kargua utzi ondoren lehendakari izandako bakoitzaren irudia jartzea.

Egun galeria ostatzen duten 13 erretratuak honakoak dira, orden kronologikoan: Tomás Domínguez Arévalo (1940-1949), José María Arellano Igea (1949-1952), Miguel Gortari Errea (1952-1964), Félix Huarte Goñi (1964-1971), Amadeo Marco Ilincheta (1971-1979), Jaime Ignacio del Burgo Tajadura (1979-80 y 1984), Juan Manuel Arza Muñuzuri (1980-1984), Gabriel Urralburu Tainta (1984-1991), Juan Cruz Alli Aranguren (1991-1995), Javier Otano Cid (1995-1996), Miguel Sanz Sesma (1996- 2011), Yolanda Barcina Angulo (2011-2015), eta Uxue Barkos Berruezo (2015-2019). Margolan guztiek 100x81 zentimetrotako neurria dute eta urrezko markoak dituzte.

Irudien gehiengoak –hamairutik zortzi- tuterako Carlos Muñoz margolariak margotuak dira. Javier Otano eta Miguel Sanzen irudia Tomás Muñoz Asensiok egin zuen, Gabriel Urralbururena, Pedro Manterola Amisének, Yolanda Barcina Angulorena, Elena Goñi Goicoecheak, eta azkenik, Uxue Barkosena, Iñaki Lazkoz Fernándezek.

Iñaki Lazkoz

Iñaki Lazkoz Fernández, 1973an Iruñean, Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura modalitatean. Arte ikasketak atzerrian egonaldiak eginez osatu ditu: Ingalaterrako Winchester School of Art eskolan, Italiako Academia di Belle Arti di Bologna ikastetxean, zein New Yorkeko National Academy of Desing-en.

1998 eta 2001ean Nafarroako Gobernuak arte ikasketak luzatzeko emandako bekari esker Vienako Akademie der Bildenden Künsten egonaldia egin zuen. Gainera, 2001ean “ Artlink@Sotheby`s  International Young Art’ nazioarteko programan hartu zuen parte. Hor egindako hiru margolan New Yorkeko eta Tel Aviveko enkantean eskaini ziren.

Bere ibilbide oparoan zehar, banakako zein taldeko hainbat erakusketa egin ditu Espainian zein beste herrialdeetan, esaterako, New York, Tel Aviv edo Vienan. Egun, esklusiboki Iruñako Ormlú eta Madrileko A Cuadros galerientzako egiten du lan.

Iñaki Lazkoz margolari hiperrealistak Abaurreagainan du estudioa.