2020ko uztailaren 2a

Iratxeko Monastegiak udako ohiko ordutegiarekin zabaldu ditu berriro ateak

Eraikina bisitentzako itxita egon da filme baten grabaketa lanak direla-eta eta pandemiak eraginda

Aiegiko Iratxeko Monastegiak, Nafarroako Donejakue bideko monumentu entzutetsuenetako batek, berriz ere udako ordutegiarekin zabaldu ditu ateak: 10etatik 13:30etara eta 16etatik 19:00etara asteazkenetik igandera. Gogorarazi beharra dago, monumentua bisitarientzako itxita egon dela otsailaren amaieratik, filme baten grabaketa lanak eta COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)