Foru Exekutiboak 15 plaza sortu ditu Hezkuntza Departamentuan

Zortzi sistema informatikoetako erdi mailako teknikariarenak dira, lau administrari laguntzailearenak, bi administrazio publikoko teknikarienak eta bat atezainarena
2020ko uztailaren 1a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Hezkuntza Departamenturako 15 lanpostu sortzeko baimena emateko akordioa onetsi du.

Zehazki honako hauek dira plazak: sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko zortzi lanpostu, administrari laguntzaile izateko lau, administrazio publikoko teknikari izateko bi (bata, arlo ekonomikokoa, C1 euskara-maila duena, eta bestea, arlo juridikokoa), eta B2 mailako eskolazain lanpostu bat, Sarrigurengo Bigarren Hezkuntzako Instituturako.

Sistema informatikoa

Sistema informatikoetako plazak sortzeko, Comptos Ganberaren zenbait txostenetan jasotako gomendioak hartu dira kontuan, bai eta Hezkuntza Sailak Educa informazio nuklearreko sistemaren barne-ezagutza ziurtatzeko egin duen apustua ere, beharrezkoa baita bere jardueraren kudeaketa behar bezala garatuko dela bermatzeko.

Departamentutik adierazi dutenez, “informazio-sistemen zeregina geroz eta erabakigarriagoa da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko orduan; horren erakusgarri da langile horiek funtsezko zerbitzutzat hartu direla COVID-19aren krisian”.