Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak politika publikoen ebaluaziorako saria deitu du
2020ko ekainaren 29a
Nafarroako Gobernuak politika publikoen ebaluaziorako saria deitu du
El Departamento de Derechos Sociales, en colaboración de la Fundación Caja Navarra, convoca el primer Premio a Proyectos e Iniciativas de Evaluación en Navarra, que analiza el impacto de las políticas públicas desarrolladas dentro o fuera de la Comunidad Foral. La convocatoria trata de promocionar el rigor en el estudio de las políticas y la evaluación como herramienta para mejorar las decisiones en el ámbito público.
Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafarroa Kutxa Fundazioarekin, Ebaluazio Proiektu eta Ekimenei Buruzko Saria deitu du, zeinak Foru Komunitatean barruan zein kanpoan garatutako politika publikoen eragina aztertuko duen. Horren asmoa da, Nafarroan programa eta politika publikoak ebaluatzeko proiektuen garapena sustatzea, ezagutza eta berrikuntza sortzeko tresna gisa.
Lehen eta bigarren saria egongo dira, 2.000 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren, eta, baita hiru akzesit ere, Eskubide Sozialetako Carmen Maeztu kontseilariak astelehen honetan aurkeztu duenez. Harekin batera egon dira Nafarroa Kutxa Fundazioko lehendakaria, Javier Miranda, eta Gizarte Politiken Errealitate Sozialaren, Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko zuzendaria, Luis Campos. Saria unitate horrek koordinatzen eta bultzatzen du.
Sarira aurkez daitezke Nafarroako edo Foru Komunitatetik kanpoko erakunde publikoak, pertsona fisikoak, profesional autonomoak eta ikertzaileak, prozesu ebaluatzaileekin loturiko programa eta politika publikoen edo enpresa-estrategien ebaluazio-proiektuak garatu dituztenak.
Nafarroarekin loturiko entitateek, erakundeek edo pertsonek Foru Komunitatean edo hortik kanpo abian jarritako proiektuak aurkeztuko dituzte. Nafarroatik kanpo dauden erakunde parte-hartzaileei dagokienean, aurkeztutako analisiak Foru Komunitatean aplikaturiko estrategiak ebaluatuko ditu.
Deialdi honen argitalpen-egunaren aurreko hiru urtetan amaitutako programen ebaluazioa aurkeztuko dute guztiek.
Epaimahaiak kontuan izango du aurkeztutako proiektuen zehaztasun kontzeptuala eta metodologikoa, eta aztertuko den kasuaren testuingururako ekarpen egoki eta berritzaileak egiten dituzten lanak baloratuko ditu.
Hautagaitzak abuztuaren 31ra bitarte aurkez daitezke, telematikoki Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, edo aurrez aurre Eskubide Sozialetako Departamentuaren erregistroan edo horretarako jarritako bestelako erregistroetan.
Ebaluazioa, bizi-kalitatea hobetzeko tresna
Eskubide Sozialetako kontseilaria den Carmen Maeztuk honela adierazi du aurkezpenean: “honako hau bezalako ekimenen bitartez, azterketa teorikoen garapena, ebaluazio praktikoak edo analisi konparatiboak saritu nahi ditugu, ebaluazioa ezagutza eta berrikuntza sortzeko tresna bezala finkatzeko eta instituzionalizatzeko helburuarekin, pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko”.
Bestalde, Javier Miranda, Nafarroa Kutxa Fundazioko lehendakaria, gustura agertu da ekimen honetan esku hartzeagatik: “Administrazioarekiko lankidetza-lana emankorra izaten ari da, eta gizartearentzat proiektu baliagarriak egiten dira. Gaur aurkezten dugun sariak kulturan ebaluazioa sartzera bultzatzen ditu erakunde sozialak”, berretsi du.
Luis Camposek, Gizarte Politiken Errealitate Sozialaren, Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko zuzendari nagusiak, ondorengoa ziurtatu du: “politika publikoen ebaluazioa gobernu onaren erreminta da, eta, gardentasuna sortzeaz gain, herritarrek parte hartzeko aukera ematen du, rolei dagokienez funtzio bikoitza beteaz, ikasteko instrumentu eta kontuak emateko elementu gisa”.
Errealitate Sozialaren Behatokia
Nafarroako Ebaluazio arloko Proiektu eta Ekimenei buruzko Saria Errealitate Sozialaren Behatokiak ebaluazioaren alde gobernu onaren tresna gisa egiten duen apustuan kokatzen da, eta erakunde horren web orrialdera eramaten da. Modu horretan, Politika Publikoen Ebaluazioari buruzko atal berrian, Sariari buruzko informazioa nahiz Behatokiak berak bultzaturiko ebaluazioak eskura daitezke.
Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak, Eskubide Sozialetako Departamentura atxikitakoak, ikerketa aplikatuko arlo materialaren barruan, gizarte-zerbitzuen eta enpleguaren politika publikoen plangintza eta ebaluazioa nahiz eraldaketa sozialeko prozesuen eta arazo sozialen analisia burutzen ditu.