2020ko ekainaren 29a

Nafarroako automozioko sektoreko agenteek bat eign dute lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko

2020-2023an, NaVEAC proiektuak lehentasuna emango dio automobilgintzari, lehiakortasunaren eta trantsizio teknologikoaren erronkei elkarrekin aurre egiteko

Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak automozioaren sektorearen egoera eta etorkizunerako dituen erronkak eta aukerak aurkeztu ditu gaur. Ehun pertsona inguru bildu dira topaketa telematiko batean, eta bertan parte hartu dute Sodena, NAITEC (Nafarroako mugikortasunean eta mekatronikan espezializatutako zentro teknologikoa) eta Nafarroako Automozio Klusterrak (ACAN). Egoerari buruzko txosten horrekin batera, NaVEAC proiektuaren aurrerapenak aurkeztu dira, ibilgailu elektrikoa, autonomoa eta konektatua bultzatzeko; NAITECen eskaintza teknologikoa; eta ACANek sektoreari laguntza koordinatuagoa eta intentsitate handiagokoa emateko garatutako lehiakortasun-plana.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).