2020ko ekainaren 30a

1,4 milioi euro bideratuko dira zentro teknologikoetarako eta ikerketa-erakundeetarako I+Gko ekipamendua erosteko

Entitateek uztailaren 27ra arteko epea izanen dute eskaerak aurkezteko

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1,4 milioi euroko diru-laguntzen deialdia egin du unibertsitateetarako, ikerketa-zentroetarako eta zentro teknologikoetarako, I+Gko ekipamenduak eta azpiegiturak erosteko. Kalitate handiko ikerketa zientifiko-teknikoa sustatzea eta azpiegiturak COVID osteko errealitate berrira egokitzea da helburua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian agertzen den moduan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).