2020ko ekainaren 27a

Erribera Batu Puntuak programa berriro abian da inguruko biztanleen artean sedentarismoa murrizteko

Tuterako Osasun Arloak eta proiektura atxikitako Udalek berriro abian jarri dute ariketa fisikoa egitea sustatzen duen programa. Abian izango da datorren uztailaren 13an, ekainaren 29tik uztailaren 10era bitarte izena emateko denboraldiaren ondoren
Kanpainaren kartela.
Kanpainaren kartela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Datorren astelehenean, ekainaren 29an, Tuterako Osasun Arloak eta Erriberako hainbat udalek Erribera Batu Puntuak programa berraktibatuko dute; hau da, Nafarroako hegoaldeko zonako biztanle sedentarioen artean ariketa fisikoa egitea bultzatzea helburu nagusi duen ekimena. Programa otsailaren 28an aurkeztu zuten Sofia Erregina Ospitalean, eta, martxoaren erdi aldera abian jartzea aurreikusten bazen ere, COVID-19ak eragindako pandemiak garatzea galarazi zuen. Programa orain abian jarriko da, eta izena emateko ekainaren 29tik uztailaren 10era bitarteko denboraldiaren ondoren, datorren uztailaren 13an hastea aurreikusten da. Sei hilabeteko iraupena izango du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).