2020ko ekainaren 19a

Atarrabiako Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxeak Nafarroako lehen Ingurumen Hezitzaileen promozioa prestatu du

Lanbide Heziketa zikloko ikasleek Nafarroa Ezagutu Sareko gune naturalen inguruan egindako ikasturte amaierako lanak aurkeztu dituzte gaur
Ingurumen Heziketako zikloko ikasleak ikasturte amaierako ekitaldian 
Atarrabiako Nekazaritza eta Basogintzako eskolan.
Ingurumen Heziketako zikloko ikasleak ikasturte amaierako ekitaldian Atarrabiako Nekazaritza eta Basogintzako eskolan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Atarrabiako Nekazaritza eta Basogintzako Ikastegi Bateratuak gaur eman du amaitutzat Nafarroako Ingurumen Hezitzaileen lehen promozioaren prestaketa. Nafarroa Ezagutu Sareak antolatutako ikasketak egin dituzten 16 ikasleek gaur goizean aurkeztu dituzte ikasturte amaierako lanak. Horietan Foru Komunitate osoan dauden natur guneen gaineko sentsibilizazio eta ezagutza ekintzak gauzatu dituzte, baita inguruotan lanpostuak sortzeko gauzatu daitezkeen ekintzailetza ekimenak ere. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).