2020ko ekainaren 5a

Nafarroako Gobernuak minutu bateko isilunea egin du maiatzaren 26an Ministroen Kontseiluak ezarritako dolu ofizialaren azken egunean

Elkarretaratzea COVID-19k hildako pertsonen oroimenez egin da.
Chivite Lehendakaria eta Saiz  kontseilaria, minutuko isilunean. 
Chivite Lehendakaria eta Saiz  kontseilaria, minutuko isilunean.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak minutu bateko isilunea egin du COVID-19ren ondorioz hil diren pertsonen omenez, maiatzaren 26an Ministroen Kontseiluak ezarritako dolu ofizialaren azken egunean. Dolu hori bihar, ekainak 6, 00: 00etan amaituko da.

Elkarretaratzea eguerdiko 12etan izan da, Nafarroako Jauregiaren sarreran, Karlos III.a etorbidean, eta bildutako guztiek txalo artean amaitu dute.

Maria Chivite Nafarroako presidentea izan da ekitaldiaren buru, hamahiru departamentuetako kontseilariekin batera. Era berean, Nafarroako Parlamentuaren aldetik, Unai Hualde presidentea eta Nafarroako Parlamentuko talde guztietako ordezkariak izan dira.

Dolu ofizialeko hamar egun hauetan, eraikin publikoen kanpoaldean kokatutako bandera ofizialak masta erdian izan dira, eta barruko geletako banderek, berriz, dolua markatu dute, mastaren erremateari lotutako krespoi beltz batekin.