2020ko ekainaren 4a

Nafarroako ia 10etik 8 gaztek plastikozko poltsen erabilera eta etxeko ur eta argiaren kontsumoa murriztu dute

Nafarroako Gazteriaren Institutuak egindako ikerketa batek jaso duenez biztanleriaren esparru horrek ohikoa du ingurugiroa babesteko neurriak hartzea
El Instituto Navarro de la Juventud presenta un estudio sobre la población joven y medio ambiente Irudi galeria

El 88% de la juventud navarra encuestada hace la compra con su propia bolsa; el 76% procura reducir el consumo de agua en el hogar y un 71,6% el gasto eléctrico, según los datos obtenidos en un estudio encargado por el Instituto Navarro de la Juventud (INJ) a su Observatorio Joven y presentado este jueves por el director gerente del organismo, Carlos Amatriain.

Nafarroako gazteen %88k erosketak beraien poltsarekin egiten dituzte; %76ak etxean ur gutxiago kontsumitzen du eta %71,6k argindarraren gastua murriztu du, Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazteriaren Behatokiari eskatutako ikerketa batean jaso denez. Datuok, Carlos Amatriainek, erakundeko zuzendari kudeatzaileak, aurkeztu ditu gaur.

Lanaren helburua da ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin loturiko alderdi ezberdinen inguruan gazteek zer-nolako iritzia eta jarrerak dituzten edo eguneroko bizitzan hartutako konpromiso-maila zenbaterainokoa den jakitea. Azterketan, Foru Komunitateko 800 gaztek hartu dute parte, 16 eta 30 urte artekoak.

%71k garraioa publikoa erabiltzen du normalean

Gazteen eguneroko ekintza ohikoenen artean aipatzekoa da plastikozko poltsak gutxiago erabiltzen dituztela, %88ak bere poltsa edo erosketa-orga eraman ohi baitu.

Halaber, gazte gehienek etxeko uraren kontsumoa murriztu dute; hots, inkesta egindako pertsonen %76,4ak, eta antzeko kopuruak energiaren kontsumoa gutxitu du etxean  (%71,6).

Horrez gain, herrian joan-etorriak egiteko garraio publikoa edo bizikleta erabiltzen dute azterketan parte hartutakoen kopuru handi batek, %71,6ak, edota puntu garbiak erabiltzen ditu %71,2ak.

Gainera, hamar gaztetatik lauk kontuan izaten dute produktuak gehiegi paketatuta ez egotea edo beharrezkoa ez dena ez edukitzea, eta antzeko kopurua saiatzen da berrerabil daitezkeen ontzietan janaria erosten edo tokiko edo hurbileko produktuak aukeratzen, merkantzien garraiotik eratorritako aztarna ekologikoa saihestuaz.

Energia berriztagarriko iturrien aldeko apustua

Azterketak erakusten duen beste datu garrantzitsu bat da energia berriztagarrien aldeko apustua. Galdetutako gazteen %85,4aren ustez, energia berriztagarriei ­—eguzki-energia, eolikoa edo hidraulikoa— lehentasuna eman behar zaie, etorkizuneko premia energetikoak betetze aldera. Iritzia orokorra da profil eta adin-talde guztietan.

Modu berean, ingurumena babestea bultzatzeko aukerei dagokienean, galdetutako pertsonen %55,2aren iritziz, hezkuntza da biztanleek ingurumena babestea eta ohitura positiboak hartzea lortzeko bitarteko onenetarikoa. Orobat, ados daude enpresak eta herritarrak ekosistema zaintzera behartzen dituzten legeak aldarrikatzearekin.

Aldaketa klimatikoa, ingurumenarekin loturiko arazo nagusia

Azterketak baita ere erakusten du gazteriak ingurumenaren inguruan duen kezka nagusia aldaketa klimatikoa dela. Zehazki, %66arentzat arazo garrantzitsuena da eta haren bizitzan eta haren familiarenean inpaktu handiena duenetarikoa.

Aldaketa klimatikoaren ondoren, hondakin plastikoak (%32,9), uraren kutsadura (%32) eta airearen kutsadura (%30,5) dira gazteentzako beste arazo garrantzitsuak. Neurri txikiagoarekin, espezie animaliak eta landareak desagertzea (%24), uraren eskasia (%22) eta baliabide naturalak agortzea (%18,4) aurkitzen dira Nafarroako gazteak kezkatzen dituzten gaien artean.

Era berean, inkesta egindako pertsona gehienentzat ingurumenerako oso arriskutsuak dira ibaietara, lakuetara eta erreketara egindako isurpenak eta horietan utzitako hondakinak (%68,7); jarraian daude espezie animaliak eta/edo landareak desagertzea (%64,4), industriak sortutako emisioak (%63,9) eta lurraren tenperatura gehitzea aldaketa klimatikoaren ondorioz (%61,5).

Ingurumenarekin loturiko ekintzetan parte hartzea

Ingurumenarekin loturiko jarduera edo elkarteetan gazteek parte hartzeari dagokionean, gehienek adierazi dute klimaren aldeko manifestazioetan parte hartu dutela (%41,5) eta arrazoi ekologikoekin zerikusia duten eskaerak sinatu dituztela (%36).

NGIko zuzendari kudeatzailea den Carlos Amatrianek aurkezpenaren prentsaurrekoan adierazi du azterketaren arabera “gazteria kezkatuta eta konprometitua dagoela eguneroko bizimoduan ingurumenarekin, eta subjektu aktiboa dela horren zaintza eta babesean, norberaren keinu txikiari balioa emanaz, eta pertsonen bizitza-estiloa aldatzea beharrezkotzat joaz”.

Ildo horretan, honela nabarmendu du: “0tik 10era bitarteko eskalan, Nafarroako gazteriak ingurumenarekin duen kezka batez beste 8koa da. Horrekin lotuta, gazteen gehiengoak uste du ingurumena babesteko nazioarteko akordioak egin behar liratekeela, herrialdeek nahitaez betetzeko, joan den urtean munduko bazter guztietako gazteak buru izan zituzten mobilizazio globalen ildotik”.

 “Gazteriarentzat ingurumena defendatzea da gizarte bezala dugun erronketariko bat, eta horren inguruan politika publikoak eta neurri eraginkorrak ezartzea eskatzen du, 2030eko Agendarekin ere bat datozenak”, nabarmendu du.