2020ko ekainaren 4a

2021erako lan-egutegiko jaiegunak ezarri ditu Nafarroak

Martxoaren 19a, San Jose, jaieguna izango da berriro, Abuztuaren 15aren kaltetan, Jasokundea igandean eroriko baita

Datorren urteko lan egutegian, 2021ean, sartzen diren jaiegunak finkatu ditu Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez, 14 egun baliogabeak izango dira guztira, eta horietako bi herriko jaiei dagozkie. Horietako bat abenduaren 3a izango da, Nafarroaren Eguna, Foru Gobernuak komunitate osorako egun baliogabe gisa finkatu duena.

Datorren urterako, oro har ondorengo jai-egunak ezarri dituzte:

Urtarrilak 1: Urte Berri Eguna.

Urtarrilak 6: Errege Eguna.

Martxoak 19: San José.

Apirilak 1: Ostegun Santua.

Apirilak 2: Ostiral Santua.

Apirilak 5: Pazko Bigarrena.

Maiatzak 1: Laneko jai-eguna.

Urriak 12: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroak 1: Santu Guztien Eguna.

Abenduak 3: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduak 6: Konstituzio Eguna.

Abenduak 8: Sortzez Garbia.

Abenduak 25: Jaunaren jaiotza.

Egun horiei beste tokiko jai-egun bat gehituko zaie, udalerri bakoitzak bere herriko jaien arabera ezarri ahal izango duena. Udalek beren proposamena egin beharko diote Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari azaroaren 15a baino lehen, eguna eta oroitzapena adierazita. Udalaren barruko kontzejuak egonez gero, horien jaiak ere adierazi beharko dira. Proposatutako eguna igandean edo jai-egun batean egokitzen bada, automatikoki hurrengo lanegunera igaroko da.