Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eguneko zentroen eta Etxeko Arreta Zerbitzuaren 600 erabiltzaileri laguntzak ordainduko dizkie hilabete honetan, pandemia garaian zentroak itxita egoteagatik
2020ko ekainaren 2a
Nafarroako Gobernuak eguneko zentroak eta Etxeko Arreta Zerbitzua erabiltzen dituzten mendekotasuna duten 600 lagunentzako laguntzak ordaintzen ditu hilabete honetan, pandemia garaian itxita egoteagatik konpentsatzeko
Diru-laguntza horien zenbatekoak 60 eta 543 euro artekoak dira, mendekotasun maila, ertaina, larria edo handia, eta gaitasun ekonomikoa kontuan hartuta.
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak hilabete honetan ordaintzeko asmoa du eguneko zentroetako erabiltzaileei, adinekoei eta ezinduei, COVID-19ren harira, zentroak itxita egon diren hilabeteen konpentsazio gisa,ezin izan baitute zerbitzua eman. Guztira, 600 pertsona inguruk jasoko dute laguntza: 346 adinekoek, 147 ezinduek eta Etxeko Arreta Zerbitzuaren 100 erabiltzaile inguruk. Azken horiek utzi egin diote udal zerbitzu hori jasotzeari, eta ere neurri horren onuradun izango dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)