2020ko maiatzaren 29a

Osasun Departamentuak astelehen honetan irekiko du 5 egun balioduneko epea zeladorearen oposizio-lehiaketarako merituak aurkezteko

Halaber, erizainen oposizio-lehiaketako eta psikologo klinikoa eta arloko fakultatibo espezialista lekualdatzeko lehiaketako zenbait izapideren epeak (3 egun natural eta 15 egun natural, hurrenez hurren) berriro abian jarriko ditu

Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak (NOZ-O) datorren astelehenean, ekainak 1, irekiko ditu lau deialditako izapideak osatzeko epeak; hots, bi oposizio-lehiaketakoak eta beste bi lekualdatze lehiaketakoak, pasa den martxoaren 14an alarma-egoera aitortzearen eta ondorengo luzapenen ondorioz etenda geratu eta gero.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)