2020ko maiatzaren 29a

Foru Ogasunak 2019ko PFEZ aitorpena egiteko dokumentazioa fisikoki biltzeko zerbitzua jarri du martxan astelehen honetan

Gidatutako Errentaren Zerbitzuaren egokitzapen hori izapide digitalean zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonentzat izango da, eta ekainaren 1etik aurrerako aurretiazko hitzorduaren bidez baino ez da eskatuko.
Video promocional campaña refuerzo Renta 2019. 'La renta desde casa' Irudi galeria

A partir de este lunes, 1 de junio, Hacienda Foral de Navarra va a habilitar un servicio de recogida física de documentación para la confección de declaraciones del IRPF 2019. Esta novedad se configura como una adaptación del servicio Renta Guiada, puesto en marcha en la campaña de este año, y que consiste en que HTN realiza la declaración a la persona contribuyente que previamente lo ha solicitado vía telefónica.

Astelehen honetatik aurrera, Nafarroako Foru Ogasunak dokumentazioa fisikoki biltzeko zerbitzu bat gaituko du 2019ko PFEZaren aitorpenak egiteko. Berrikuntza hori aurtengo kanpainan abian jarritako Errenta gidatua zerbitzuaren egokitzapen gisa eratu da, eta honetan datza: Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpena egiten dio aldez aurretik telefonoz eskatu duen zergadunari.

Horren xedea zerbitzua irisgarriagoa izatea da. Zergadunak berak abiaraziko du prozesua Ogasunari eginiko telefono-dei baten bidez, eta argibide zehatzak emanen zaizkio bere aitorpena egiten ahal izateko behar den dokumentazioa aurkez dezan.

Gidatutako Errenta zerbitzua 948 505 505 eta 948 505 506 zenbakietara deituz erabiltzen ahal izanen da, eta bi bide eskainiko ditu Ogasunak aitorpenak osatze aldera beharrezkoa den dokumentazio gehigarria aurkezteko. Alde batetik, indarrean jarraitzen du dokumentazio hori bitarteko elektronikoetatik emateko aukerak, eta bertzetik, 60 urtetik gorakoek eta izapide digitalak egiteko zailtasunak dituztenek, nahitaezko dokumentazioa fisikoki entregatu nahi badute, hitzordua aldez aurretik eskatzen ahal izanen dute aipaturiko telefonoetara deituz.   

Gainera, eta herritarrei zerga-betebeharrak betetzea errazteko, Ogasuna lanean ari da kolektibo zaurgarrien bitartekaritzarako erakundeekin. 

Gidatutako Errenta zerbitzuaren egokitzapen hori Errenta Online delakoari gehituko zaio. Bigarren horretan, zergadunak berak egiten du aitorpena Internet bidez, renta.navarra.es webgunean.

62.000 aitorpen aurkezturik kanpainaren hasieratik

Iragan maiatzaren 6an Kanpaina hasi zenetik, Ogasunak 62.000 Errenta aitorpen erregistratu ditu jadanik. Horiei gehitu egin behar zaizkie honezkero eginiko eta zergadunen eskura jarritako 200.000 proposamen baino gehiago. Gainera, Ogasunak 104,2 milioi euro itzuli ditu dagoeneko, maiatzaren 11ren eta 28aren artean. 

Bertzetik, zergadunek aukera dute aitorpena entitate laguntzaileen bitartez aurkezteko. Horietako asko lanean daude jadanik, eta ekainaren 1etik aurrera den-denak egonen dira.    

Nafarroako Foru Ogasunak gogorarazi nahi du 2019ko Errenta Kanpainari buruzko informazio gehiago eska daitekeela renta.navarra.es webgunean, baita 948 106 106 telefono-zenbakian ere.