2020ko maiatzaren 28a

Nekazaritzako elikagaien sektoreak indartuta egin dio aurre COVID-19ko krisiari, Errealitate Sozialaren Behatokiaren txosten baten arabera

Urteko lehen hilabeteetako analisiaren arabera, ostalaritza eta turismoa dira pandemiaren ondorio ekonomikoen kaltetu nagusiak
El sector agroalimentario afronta reforzado la crisis del COVID-19, según un informe del Observatorio de la Realidad Social Irudi galeria

El sector agroalimentario, uno de los más potentes de Navarra, podrá salir reforzado de la situación generada por el COVID-19. Así se desprende del informe elaborado por el Observatorio de la Realidad Social del Gobierno de Navarra, referido al primer trimestre del año, que ha sido presentado hoy en rueda de prensa por la consejera de Derechos Sociales, Mª Carmen Maeztu.

Nekazaritzako elikagaien sektorea, Nafarroako indartsuenetakoa, indartuta atera ahal izango da COVID-19k sortutako egoeratik. Hala ondorioztatzen da Nafarroako Gobernuaren Errealitate Sozialaren Behatokiak urteko lehen hiruhilekoari buruz egindako txostenetik, zeina gaur aurkeztu baitute prentsaurrekoan Mª Carmen Maeztu  Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Luis Campos, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak.

Urteko lehen hiruhilekoko datu ekonomikoak aztertu ondoren, Behatokiak adierazi du nekazaritzako elikagaien industria eta lehen sektorea hazten ari direla, alarma-egoerak larriki eragin duen turismoa eta ostalaritza ez bezala. Horien egoeraz gain Foru Erkidegoan garrantzi handikoa den automobilgintzaren sektoreari buruzko zalantzak ere izan behar dira gogoan, eskaera gutxitu baitaiteke.

Datu horien arabera langabeziak %7,9 egin du gora 20191ko azken hiruhilekoarekin alderatuz gero, eta %4,1 gehiago hartzen den erreferentzia iazko lehen hiruhilekoa bada. Martxoaren 31n 35.071 langabe zeuden, eta kopurua 40.442raino igo zen apirilean. Langabezia, batez ere, 25 urtetik beherakoen multzoan (igoera %7,5ekoa izan da) eta Europar Batasunetik kanpokoenean hazi da (%10,4 gehiago).  

Txostenak nabarmendu egiten du jarduera ekonomikoek era desberdinetan eboluzionatu dutela, dekretuak funtsezkotzat jo ala ez. Hain zuzen ere, eta aktibo mantendu direnekin alderaturik, ez-funtsezkoak  “hibernazio-aldian” sartu dira kontratuei dagokienez, txostenaren arabera. Arlo horretan, urteko lehen hiru hilabeteetan ere lan-merkatuak “dinamismoa galdu” zuela detektatu zen, kontratu-kopurua  %11,2 txikiagoa izan baitzen urtebete lehenagokoa baino. Kontratazioaren apaltze hori 6 eta 12 hilabete bitarteko aldi baterako kontratuen kasuan gertatu da gehienbat: beherakada %29,6koa izan da. Horrez gain, lanaldi partzialeko kontratazioak ere %10,6 egin du behera. Osasun-krisiaren lehen kolpeak gehien nabaritu dituzten kolektiboak gazteak, emakumeak, atzerritarrak, desgaitasuna dutenak eta 55 urtetik gorakoak izan dira.        

Langabeziaren igoera moteldu da

Txostenak lehen hiruhilekoko datuei erreparatzen dienez bereziki, martxoaren 15ean ezarritako alarma-egoeraren lehen bi asteak baizik ez ditu aztertzen. “Hamabost egun horiek aski dira ohartzeko urte-sasoi horretan positiboa izan ohi den langabeziaren bilakaeran aldaketa gertatzen hasia zegoela”, dio txostenak, eta azpimarratzen du, halaber, “langabeziak nabarmen gora egin duen lehen fasearen ondoren, haren hazkundea moteldu egin den beste fase bat hasi dela”. Moteltze hori, apirilari dagokiona, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteen (AEEE) eta jarduera batzuk gutxika errekuperatu izanaren ondorioa da batez ere.     

Hain zuzen, enpresa askok AEEEen bidea hartu izanak ekarri du COVID-19ak Gizarte Segurantzako afiliazioan berehalako eraginik ez izatea, AEEE baten pean daudenek afiliatu gisa erregistraturik jarraitzen baitute ofizialki, eta ez dira langabetutzat hartzen.        

Aldaketak ekoizpen-sistemetan

Halaber, Errealitate Sozialaren Behatokiak egiaztatu du COVID-19agatik sorturiko egoera berrira egokitu direla enpleguak; joera hori areagotu egin liteke heldu diren hilabeteetan. Lan-molde berriek, telelanak esaterako, indarra hartu dute, eta era berean, lan-prozesuak gehiago digitalizatu dira, enpresen barne-malgutasuna handitu da, eta bestelako enpresa-politikak eta lan-ereduak agertu dira.  

Horrek guztiak hautatu beharra eragingo dio lan-merkatuari. Enplegurako aukera berriak sortzen ahal izanen ditu, enpresen lehiakortasuna handitzearen ondorioz. Baina lanpostuak galtzea eta daudenen erregulazioa ahultzea ere ekar dezake, lan-harremanen desegituratzeagatik.  

COVID-19aren osasun-krisiak, gainera, zalantzan jarri ditu orain arte onartutako zenbait eredu, hala nola globalizazioa eta ekonomia batentzat estrategikoak diren elementuen ekoizpena kanpora ateratzea. Hala, oso litekeena da funtsezkotzat jotzen diren ekoizpen-lerroak errekuperatu nahi izatea; horrek enplegua sortzea eragingo luke.

Proposamenak

Sorospen-baliabideen eskaera handia izan den egoera honetan, Behatokiak mahai-gainean jarri du “desberdintasunak areagotzea saihestuko duten eta lankidetzan, berrikuntzan, aukera-berdintasunean, egokitzeko gaitasunean eta malgutasunean oinarrituriko eredu berri bat eraikitzen lagunduko duten proposamenak egiteko beharra”. Horretarako Nafarroako Gobernuaren “politika aktiboen kudeaketa berrikustea” beharrezkoa dela dio, “aurrekontuak esleitzeko eta banatzeko mekanismoak berraztertuz, enplegu-beharrizan berrietara egokiturik haien aplikazioa malguagoa izateko xedez”.  Era berean, proposatu dute “dirulaguntzen kudeaketa- eta justifikazio-irizpideak malgutzea” eta “maila lokalean enplegu-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza eta koordinazioa handitzea, pertsonen beharrizanei globalki erantzuten ahal izateko”.           

Enpresen ekimena sustatzea ere proposatu du, bereziki ekonomia sozialeko eta ekonomia zirkularreko formulak erabiliz, eta Foru Gobernuak enpresekiko lankidetza areagotu dezala, “sektore eta lurralde-eremu bakoitzean eskari espezifikoaren bilakaera monitorizatzeko eta horren arabera langileak eskura izatea bermatuko duten programak garatu eta zein soslai profesional behar duten identifikatzeko”.