2020ko maiatzaren 27a

Nafarroako Gobernuak sustatutako industrialdeetako lursailen salmenta-prezioak finkatu dira

Iazko zenbatekoak mantendu dira

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onetsi du zeinaren bidez, sustatzen dituen industrialdeetako lursailen salmenta-prezioak finkatzen baititu, iazko zenbatekoak mantenduz.

Hauek dira metro karratuko prezioak, zeinei indarrean dagoen BEZan tasa gehituko zaien:

Buñuel (20,85 euro), Caparroso (19,13 euro), Castejón (20,81 euro), Iciz / Izize (19,50 euros), Tuterako “Montes del Cierzo” (12,19 euro), Olazti / Olazagutía (39,75 euro), Zangozako Rocaforte (16,50 euro), eta Vianako “La Alberguería” (41,25 euro).

Prezio horiek aipatutako poligonoetako lursail guztietan ezarriko dira, ondoren zehaztutakoak izan ezik eta zeinen prezioa honakoa den: Buñuelen, 2. poligonoko 935 katastroko partzela (16,68 euro); Caparroson 5. poligonoko 830 (zatia), 831 eta 832 katastroko partzelak (16,26€); Castejonen 1. poligonoko 72 katastroko partzela (13,53 euro); Castejonen 1. poligonoko 67 eta 73 katastroko partzelak (14,57 euro); eta Vianako “La Alberguería” 111, 115, 1142 katastroko partzelak (35,06 euro) zein 1145 katastroko partzela (28,87 euro).