Gobernuak argi berdea eman dio bere kudeaketa, antolaketa eta banaketa irizpideak ezartzen dituen Hondakinen Funtsaren proiektuari

Foru Exekutiboak aintzat hartu du gaurko bilkuran, ondoren Nafarroako Kontseilura bidaltzeko.
2020ko maiatzaren 27a
collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra da luz verde al proyecto de decreto foral del Fondo de Residuos, elaborado por el Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, que establece sus criterios de gestión, organización y distribución de dicho fondo. Tras haberlo tomado en consideración, en su sesión de hoy, el Ejecutivo lo remitirá al Consejo de Navarra, y ha solicitado que la emisión del dictamen se realice con la reducción del plazo previsto en la ley.

Nafarroako Gobernuak argi berdea eman  dio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egindako Hondakinen Funtsaren foru dekretu proiektuari, eta funts horren kudeaketa, antolaketa eta banaketa irizpideak ezarri ditu. Gobernuak aintzat hartu ondoren, gaurko bilkuran, Nafarroako Kontseiluari igorriko dio, eta irizpena emateko legean aurreikusitako epea murrizteko eskatu du.

COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera aitortzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotako aukeran agertzen denaren arabera, prozedura hori izapidetzea “ezinbestekoa da interes orokorra babesteko eta zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako, helburua giza osasunaren eta ingurumenaren aurkako inpaktuak gutxiagotzearen lotzen baita, hondakinak sortzearekin eta kudeatzearekin lotuta”.

Horrez gain, Departamentuarentzat “oso garrantzitsua da ahalik eta azkarren banatzea 2020ko Hondakinen Funtsa osatzen duten funtsak, egungo alarma-egoerarekin Nafarroako ekonomia suspertzen lagun baitezakete”.

Era berean, funtsak erabili ahal izateko, beharrezkoa da, Foru Dekretua onartu ondoren, diru-laguntzen deialdiak egitea; beraz, beharrezkoa da foru dekretuaren proiektua berehala izapidetzea, beste era batera ezingo bailirateke funtsak banatu aurrekontu-ekitaldi honetan.

Prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzea lehenestea

Nafarroako Hondakinen Funtsa Hondakinen eta haren Fiskalitatearen inguruko Foru Legearen bidez sortu zen, hondakinen kontrako aipatu inpaktuak gutxiagotzeko nahiz hondakinak murriztea eta behar bezala kudeatzea sustatzeko neurriak finantzatzeko helburuarekin. Lege bereko 42. artikuluan esaten da erregelamendu bat onartu behar dela Funts horretarako kudeaketa, antolaketa eta banaketa irizpideak ezartzeko.

Funtsak zabortegian ezabatzearen gaineko zergaren bilketatik jasotzen du, Nafarroan uzten duten erakunde eta kudeatzaileentzat, eta zehapenen zenbatekotik ere bai, beste ekarpenen artean.

Banatzeko irizpideak Foru Dekretuko 6. artikuluan zehazten dira, eta lehentasuna ematen zaie hondakinen hierarkiaren goiko mailei (hots, prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea eta birziklatzea) eta ingurumen-arloko larrialdiko helburuak betetzeari, hondakinen fluxu bakoitzaren ekarpen ekonomikoarekin proportzioan (etxekoak, eraikuntzakoak eta eraispenekoa eta arriskutsuak ez diren beste batzuk).

Jarduera horiez gain, funtsa fluxu bakoitzerako diru-laguntzetarako erabiliko da. Etxeko hondakinei dagokienean, diru-laguntzak, batetik, prebentzioarekin eta gaikako bilketarekin loturiko ekintzetarako izango dira, eta, bestetik, kudeaketarekin loturiko ekintzetarako.

Udal-hondakinak sortzeari eta gaika biltzeari dagokionean, diru-laguntzak emateko kontuan hartuko da toki-erakundeek gai horretan egindako ahalegin handiagoa edo txikiagoa, bereziki giltzarriak direnak Nafarroako Hondakinen Planeko eta Hondakinei buruzko Foru Legeko helburuak lortzeko; hau da, hondakinak sortzerakoan prebentzioz jokatzea, materia organiko garbia eskuratzea, bildutako materia organikoan behar ez direnen portzentajea txikia izatea eta banaketa eta materialen bilketa (beira, papera/kartoia eta ontzi arinak).

Urtero, Ingurumenean eskumena duen Departamentuak Funtsaren urteko banaketaren proposamena egingo du, Foru Komunitateko hondakinen kudeaketaren egoerari buruzko analisiaren arabera. Halaber, memoria bat idatziko du bildutako edo emandako zenbateko errealekin, Funtsaren banaketarekin, zenbateko horien erabilerarekin eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak ere adierazita, aurreikusitako helburuak zenbateraino lortu diren egiaztatu ahal izateko. Horrez gain, Hondakinen Funtsaren banaketa-proposamena Hondakinen Kontsortziora eta Iruñerriko Mankomunitatera bidaliko da kontsulta dezaten.

2020ko egungo ekitaldirako, Hondakinen Funtsa 2018ko bigarren seihilekoan eta 2019ko lehen seihilekoan bildutako eta emandako zenbatekoekin osatuko da; guztira, 3,5 milioi euro dira.

Hondakinen Funtsaren urteko banaketa, 2020ko ekitaldiari dagokiona, Departamentuak onartuko du Foru Dekretua argitaratu eta bi hilabete igaro baino lehenago.