2020ko maiatzaren 26a

Nafarroako Gobernuak bat egin du COVID-19aren ondorioz hildako pertsonen oroimenez Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen 10 eguneko dolu ofizialarekin

Chivite Lehendakariak eta Exekutiboko gainontzeko kideak asteazken honetan, hilak 27, minutu bateko isilunea mantenduko dute 12:00etan Nafarroako Jauregian, Karlos III hiribideko fatxadaren aurrean egingo den elkarretaratzean

Nafarroako Gobernuak bat egin du COVID-19aren ondorioz hildako pertsonen oroimenez Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen 10 eguneko dolu ofizialarekin. Hala, Espainiako Gobernuak dolu-aldi hau adostu du: maiatzaren 27ko 00:00etatik ekainaren 6ko 00:00ak arte.

Ildo horretan, Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek eta Foru Exekutiboko gainerako kideek minutu bateko isilunea egingo dute bihar Nafarroako Jauregiaren atearen aurrean, Iruñeko Karlos III.a etorbidean, 12:00etan egingo duten kontzentrazioan. Pandemiaren ondorioz hildakoen oroimenez egingo den ekitaldia orokorra izango da, eta herrialde osora zabalduko da.

10 eguneko dolu-aldia egiteko gonbidapenaren barruan sartzen dira, halaber, denboraldi horretan zehar egingo diren gizarte, kultura eta kirol arloko ekitaldi guztiak eta lehen aldiz egiten diren ekitaldiak ere bai, dolu ofiziala amaitu eta gero ere. Azken finean, “Nafarroa osoari deia egin nahi zaio elkartuta egoteko eta une solemne, lasaia eta zintzoa eskaintzeko Covid-19a dela-eta hildako pertsona guztiei, guztien oroitzapena eta haiekiko errespetua oroimenean betiko gordetzearekin batera”.

Hamar eguneko dolu ofizialeko denboraldian zehar, eraikin publikoen kanpoan jarrita dauden bandera ofizialak haga erdian jarriko dira; barruko geletan kokatutakoek, berriz, mastaren erremateari lotutako krespoi beltzarekin markatuko dute dolua.