Navarrabiomed-ek parte hartzen duen nazioarteko ikerketaren arabera, COVID-19a duten pertsona gehienek usaimena eta/edo dastamena galtzen dute
Enrique Santamaría Martínez doktoreak, Navarrabiomed-eko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateko ikertzaile nagusiak, zuzentzen du zentroaren parte-hartzea nazioarteko kontsortzioan, eta, horren arabera, COVID-19aren eta anosmiaren (usaimenaren galera) arteko harremana zuzena da eta gaixotasunaren fase goiztiarretan dastatzeko gaitasunaren murrizketa ere bai. 50 herrialdetako 600 profesional baino gehiagok parte hartzen dute azterketa horretan, eta aurkikuntzek inplikazioak izan ditzakete agerraldi berrietan diagnostiko-probak esleitzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)