2020ko maiatzaren 21a

Odol-ateratzeak Vianako Printzea eta San Martin kontsulta-zentroetan egingo dira, astelehenetik aurrera

Helburua da segurtasuna areagotzea, pilaketak saihestea eta, horrela, prebentzio-neurriak betetzea erraztea

Analisietarako odol-ateratzeak datorren astelehenean, maiatzaren 25ean, hasiko dira berriro, Nafarroako Ospitale Gunearen (CHN) menpeko zentroetan, hau da, Vianako Printzea kontsulta-zentroan eta San Martin anbulatorioan. Horrela, jarduera antolatu nahi da, eta, aldi berean, ordutegi jakin batzuetan jendea pilatzea saihestuko da, segurtasuna areagotuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)