2020ko maiatzaren 21a

COVID-19a dela-eta jarduera ekonomikoaren bilakaera neurtzeko lan taldeak lehen bilera egin du

SODENAK sustatutako taldeak Nafarroa-Suspertu 2020-2023 planeko hasierako ikerketa egiteko adierazleak finkatu ditu

COVID-19 eszenatokiaren aurrean Nafarroan jarduera ekonomikoak izango duen bilakaera neurtzeko lan taldearen eratze bilera egin du gaur Nafarroako Gobernuak. Lan taldeak jada Nafarroa-Suspertu 2020-2023 plnaren hasierako ikerketa egiteko adierazleen zerrenda finkatu du.

Neurketarako lan taldea honako kideek osatuko dute: Ruben Goñík, Nafarroa Suspertu 2020-2023 Batzorde Teknikoko kideak; Pablo Cebríanek, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nastat-eko arduradunak; Luis Campos, Gizarte Errealitatearen Behatokiko kideak; eta NUP, Nafarroako Ganbera eta Sodenako ordezkariek.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).