Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak ezohiko neurri sozial eta ekonomikoen bosgarren sorta onartu du COVID-19ren aurka egiteko
2020ko maiatzaren 20a
Nafarroako Gobernuak ezohiko neurri sozial eta ekonomikoen bosgarren sorta onartu du COVID-19ren aurka egiteko
El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, el quinto Decreto-Ley Foral que recoge un nuevo paquete de medidas económicas y sociales en la lucha contra los efectos de la pandemia del COVID-19 en beneficio de diferentes sectores de la población y del tejido económico.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bosgarren Foru Lege Dekretua onartu du, COVID-19ko pandemiaren ondorioen aurkako neurri ekonomiko eta sozialen pakete berri bat jasotzen duena, biztanleriaren eta sare ekonomiaren hainbat sektoreren onurarako.
Nafarroako Parlamentuko talde politikoei neurri-sorta berriko edukiaren berri eman zaie aurretik, eta FLD berriak guztien babesa jaso du.
Etxebizitza
Etxebizitzari dagokionean, etxebizitzaren alokairurako ezohiko prestazioak gehitzeari buruzko hiru berritasun zehatz nabarmendu behar dira: COVID-19aren krisiak kaltetutako autonomoetara zabaltzea (erreferentzia gisa hartuta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak ematen dituen aparteko laguntzak jasotzen dituztenak), baita ABEEEren batean jarraitzen duten langileetara ere (soldata-murrizketarekin), eta langabeentzat eskatutako inskripzio-data urtarrilaren 1era atzeratzea (eta ez soilik martxoaren 14ko alarma-egoeraz geroztik), lehendik zuten egoera ezegonkorra egoera honetan okerragotu egingo dela ulertzeagatik, enplegua bilatzeko zailtasunak egotean.
Autonomoen eta ABEEEren kasuan, alokairua ordaintzeko laguntzak abenduaren 31ra bitarte luzatuko dira eta langabeentzat 12 hilabeteko denboraldirako.
Neurri hauek batu zaizkie Foru Exekutiboaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak alarma-egoera aitortu zenetik jada onartuta dituen neurriei, alokairuko etxebizitzaren errenta ordaintzeko COVID-19aren krisia dela-eta zailtasunak dituzten familia askok jasandako eraginari aurre egiteko.
Babestutako alokairuko familia-unitate guztiei, prestazio horiek jasotzen ari zirela, oro har errentaren %75era bitarte diru-laguntzak gehitzeaz gain eta alarma-egoeran zehar iraungitzen diren kontratu guztiak automatikoki berritzearekin batera, azken bi hilabete hauetan indarrean egon diren neurrien artean, EmanZipa eta DaVid laguntza-programak ere zabaldu ziren (COVID-19aren krisiak kaltetutakoentzat baldintzak kentzeko eta etxebizitza askean diru-sarreren maila jakin batetik behera dauden maizterretara irekitzeko), eta Nasuvinsaren parke publikoan hiru hilabete hauetako errentak ordaintzea barkatu da, alarma-egoeratik uztailera bitarte.
Orain arte ezohiko gisa jarritako neurri guztien artean, Nafarroako Gobernuak, alarma-egoera aitortu zenetik, alokairuko 2.000 familia maizter baino gehiago artatu ditu jada, babestutako erregimeneko diru-laguntzen eta etxebizitza libreko zuzeneko laguntzen artean. Horien artean, etxebizitzarako eskubide subjektiboa artatzeko EmanZipa eta DaVid programetan laguntzak (diru-sarrera maila jakin bateraino errentaren ordainketaren %50a estaltzen dutenak) gehitzen joan dira azken bi hilabete hauetan, 396 laguntzara bitarte, eta horietatik 244 (%60) COVID-19aren krisiaren ondorioz sarrerak murrizteagatik errenta ordaintzeko zailtasunak izatearekin zuzenean lotutakoak izan dira.
Aurten, bi programa horietan, jada 2.570 laguntza baino gehiago eman dira, eta alokairuko etxebizitzaren errentak ordaintzeko gazteei eta familia zaurgarriei eman zaizkie, 2.000 baino gehiago EmanZipa programan eta gainerakoak DaVid programaren bitartez.
Sektore kulturala
Kulturaren sektoreko profesionalei dagokienean, aurrerakinak eta kalte-ordainak jasotzeko mekanismoa sortu da, baldin eta sektore publikoarekin jada kontratatutako emanaldiak atzeratu edo bertan behera geratzen badira eta betiere zenbatekoa 50.000 eurotik beherakoa bada.
Era berean, kontratazio-organoari ahalmena eman zaio aurrerakin moduan aitortzeko sektore kulturalarekin bertan behera geratutako kontratuen zenbatekoaren portzentaje bat, eta, kalte-ordaina, kontratua suntsiarazten bada, betiere etete edo suntsiarazpen hori COVID-19aren krisiari aurre egiteko eskumeneko agintariek hartutako neurriekin zuzenean lotzen bada.
Kontratazio publikoa
Kontratazio publikoaren esparruan, prozeduren baldintzen eta epeen etetea kentzea onartu ondoren, erabaki da, hasiera batean eskainitako baldintzetan eskaintzak mantentzea edo kontratuak gauzatzea bideragarria ez den kasuetan, horiek kontuan hartzea eta estaldura ematea; izan ere, merkatuak eta jarduera ekonomiko gehienak irauli egin dira, eta batzuetan jarduera bera osasun-krisiaren aurretik zuena baino egoera larriagoan geratu da.
Egoera horretan aurkitzen diren pertsonen zailtasun ekonomikoak ez areagotzearren, aldi baterako indargabetzea erabaki da eta, lizitatzaileentzat aukera gisa, kontratazio-prozeduretan eskaintza justifikaziorik gabe erretiratzen duten pertsonei edo esleipendunak izan eta gero kontratuak gauzatzera iristen ez direnei aplika dakizkiekeen zehazpenak.
Segidako prestazioko zerbitzuen eta horniduren kontratuak
Halaber, kontratazio-organoak aurrerakinak egin ahal izango ditu kontratistari dagokion kalte-ordainaren zenbateko balioetsiaren kontura.
Azkenik, emakiden arloan, Foru Dekretuan araubide espezifiko bat jaso da obren eta zerbitzuen emakidarako; modu horretan, kontratua gauzatzeko ezintasuna erabatekoa edo partziala izango da, eta, beraz, aplika daitekeen berrorekatze ekonomikoaren araubidea soilik aplikatuko da ezinezkoa bilakatu den zati hartan. Edonola ere, berrorekatze araubide horretan, kontzesiodunak konpentsatzea ikusten da, diru-sarreren galerarengatik eta jasandako kostuen igoerarengatik.