2020ko maiatzaren 20a

COVID-19ren inpaktua 20 milioi baino gehiagokoa da toki-erakundeetan, toki-administrazioaren lehen datuen arabera

Hala eta guztiz ere, diruzaintzako tentsioak 4 toki-erakundetan baino ez dira aurreikusten, eta horrek agerian uzten du egoera ekonomiko eta finantzario ona dutela

Toki-erakundeek aurreikusten dute diru-sarrerak jaitsiko direla eta gastuak, gutxienez, 20,4 milioi euro handituko direla ekainaren 30era arte, COVID-19ren ondorioz, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak estimatutako lehen datuen arabera. Hala aurreratu du gaur Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak Legebiltzarrean, eta nabarmendu duenez, "Hala eta guztiz ere, diruzaintzako tentsioak 4 toki-erakundetan baino ez dira aurreikusten, eta horrek agerian uzten du haien egoera ekonomiko eta finantzario ona".

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).