2020ko maiatzaren 13a

Nafarroako kirol arloko deseskalatzerako Mahai Teknikoak lehen bilera egin du

Lan mahai horretan parte hartzen dute Nafarroako Kirolaren Institutuak, Tokiko Administrazioak, Osasun Publikoko Institutuak, NUKF eta kirol federazioetako ordezkariak, udal teknikariak, AEDONA eta COLEFNAko kideek
Nafarroako kirolaren deseskalatzerako Mahai Teknikoak lehen bilera egin du 
gaur. 
camera_alt Nafarroako kirolaren deseskalatzerako Mahai Teknikoak lehen bilera egin du gaur.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Asteazken honetan bildu da lehendabizikoz Nafarroako kirol arloko deseskalatzerako Mahai Teknikoa. Topaketan funtzionamendurako moduak ezarri dira eta baita lanerako bi esparru ere: instalazioak eta kirol jarduera.

Mahai tekniko honen helburuak honakoak dira: Nafarroako kirol ekintzen eta instalazioak zabaltzerakoan jarraitu beharreko osasun eta segurtasun arloko arautegiak interpretatu eta egokitzea; Foru Komunitatean egiten den edozein kirolek dituen ezaugarriei arreta ematea; eta ordezkatuak dauden kirol arloko kideen proposamenak zein zalantzak bideratzea.

Lehen bilera honetan parte hartu dute Nafarroako Kirolaren Institutuko Miguel Pozueta, Primitivo Sánchez, Ramón Santesteban eta Juanto Apezetxeak; Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko Sagrario Laborda eta Teresa Ferrerrek; Tokiko Azpiegituren Zerbitzuko Txaro Tirapuk; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Juan Jesús Echaidek; kirol federazioen izenean, Natxo Ilundáin, Ion Oyazrun eta Ángeles Urmenetak; udal teknikari moduan Nacho Arbeloa, José Luis Sangüesa eta Luis Segurak; AEDONA, Nafarroako Aisialdi eta Kirol Elkarteko kudeatzaile, Leticia Acazek; eta Nafarroako Kirol Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko Sonia Hercek.

Rebeca Esnaola, Kultura eta Kiroleko kontseilariak bileraren une batean hartu du parte eta zenbait agenteek erakutsitako jarrera eta lana eskertu ditu eta aipatu duenez mahi honek Nafarroan egiten diren ekarpenak helaraziko dizkio estatu mailan osasun eta kirol irizpideak ezartzen ari diren arduradunei.