2020ko maiatzaren 13a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Izendapenak

Izaskun Arratibel Pastor Euskararen Nafar  Kontseiluko kide izendatu dute

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Izaskun Arratibel Pastor Euskararen Nafar Kontseiluko kide titularra izendatzeko akordioa onartu du, Eusko Ikaskuntzak proposatuta. Mikel Aramburu Zudaire, berriz, ordezko bokal izendatu dute, eta titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean jardungo du.

Euskararen Nafar  Kontseilua Euskarabidea- Euskararen Nafar Institutuaren partaidetza-organoa da, eta Nafarroako Gobernuaren aholkularitza-organoa euskararen plangintzaren eta gaiaren arloan.

Cristina Zozaya Iribarren, Funtzio Publikoaren Antolamendu Zerbitzuko zuzendari berria

Bestalde, Nafarroako Gobernuak Cristina Zozaya Iribarren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoaren Antolamendurako Zerbitzuko zuzendari izendatzea onartu du berriki.